Zuzeu.com albistari digitala sarean dago joan den astetik

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gugeu enpresa berriak Zuzeu.com albistari digitala jarri du martxan. “Internetzale euskaldunon albistaria” bezala definitzen du bere burua webgune honek. Aurkezpen orrian esaten denez irabazi asmorik gabeko proiektua da, blog moduko bat “nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan”. Hala ere, Gugeu enpresa “diru iturri desberdinak bilatzen” saiatuko dela dio, Zuzeu.com hobetzen eta garatzen joan dadin. Gugeu enpresaren atzean Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria dago. Dirudienez, proiektu hau Sustaturekin elkarlanean egin nahi izan zuen, baina ezinezkoa izan zen.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.