Krisia, eta enpresariak ‘atxikitzea’

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Langabezia eta enplegu-erregulazioko espedienteak (EEE) sortu dituen finantza krisiaren ondorioz, hainbat protesta sozial mota ikusi da: manifestazioak, itxialdiak, gose grebak, eta abar. Oraingoz, Frantziako Estatuan gogortu dira gehien protestak. Zenbait enpresari “bahitu” –”atxiki”, hobe esanda– dute despidoengatik edo negoziazioan kalte-ordain hobeak lortzeko asmoz. Sony-n (Landak), 3M izeneko enpresa iparramerikarrean (Loriet), Caterpillar-en (Grenoble) eta Scapa enpresa britainiarrean (Ain) izan dira gertaerok.

Sarkozy Frantziako presidenteak honela erantzun du: “Baina zer da jendea bahitzen ibiltze hori? Ez dut utziko horrelako gauzak gertatzen”. Oposizioak, Segolen Royal hautagai sozialistak, azaldu duenez, “ez da atsegina bahitua izatea, eta ilegala da norbaiti mugitzeko askatasuna kentzea, baina langileek nonbaitetik hautsi behar dute injustizia hori”. PSko idazkari nagusiak, Aubryk, zera esan du: “Pertsonen askatasunaren kontra egiten duen biolentziarik ezin da justifikatu, baina biolentzia soziala hainbesteko basakeriaz ari da erabiltzen, horrelako kasuak azaltzera irits litekeela”.

80ko eta 90eko hamarkadetan izandako euskal industriaren sektore birmoldaketa larrietan antzeko “bahiketa” edo “atxikitzeak” egin ziren, baita parlamentu egoitzen okupazioak ere. Langabezia eta despidoa zelatan direnean, langilea matxinatu egiten da eta edozein bitartekora jotzen du, “biolentoak” izendatu izan diren horietara barne. Horrelakoak eragozteko enpresariek ez lukete soka gehiegi tenkatu behar... hautsi egin baitaiteke. Eta politikariek, ihesi doan zakurraren buztanari su eman beharrean, gertakizun horren sorburuak ezabatzen lagundu behar lukete! Langileak, logikoki, ez du inor bahitu edo atxiki nahi, lanpostua salbatu baino ez du nahi. Bera ez da krisi honen erruduna.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude