Periferiatik zer ikasi asko dugu. Mundukotik, nahiz gure Euskal Herrikotik. Jeltzaleak Lakuatik kanporatuak izatearena, harriduraz eta kezkaz bizi du hainbat “autonomierkidegotarrek”. Are, haserrez ere bai. Lizartzan itsu eta, orain, koplak? Mexikon badakite jakin hamarkadatan PRI bat sufritzea zer den. Argentinan ere, guztiak dira peronista; politikoki horrek zer esangura duen azaltzen arras zaila izan arren. Beraz, onar dezagun: jesarlekuak zure ipurdiaren itxura hartu badu, aldaketa ez da txarra. PSNk ez zuen hori Iruñean ikusi ahal izan baina. Zergatik? Zein da PPSOEren azken 30 urteotako “meritu” nagusia? Ez ote da euskal labeldun cosa nostraren “helburu lehenetsia” izatea?
Basagoitik esaten dituen lotsagabekeriak berdin onartuko genizkioke, bizkarzain itzal izanagatik bihar zerraldo egoteko aukerarik ez balu? Nork bihurtu ditu PPSOEkoak askatasunaren aldeko gudari? Eta gogoratu “gehiengo abertzalea” aipatzean, jeltzaleak direla hor gehiengo; mitxelin, Azkuna eta guzti. Sozialisten euskalzaletasuna Lakuako eltzeko sutan ikuskizun. Hakuna matata.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.