Heteronomiatik autonomiara, alegia. Esango nuke, besterik lortu ezean ere, heteronomiatik autonomiarako ideia bizitzarako orientabide ona dela. Bizitzarako ez-ezik bizitzetarako ere hala dela uste dut; pertsonen, erakundeen eta herrien bizitzetarako hain zuzen. Hiru plano bereizi ditut hor, hala ere, hiruretan elementu bat errepikatu egiten da: prozesua. Eboluzioa behar izaten da heteronomiatik –kanpo eragileen menpekotasunetik– autonomiara igarotzeko. Entrenamendua behar da. Lotura estua du guzti honek heldutasunarekin, bai pertsonaren planoan eta baita erakunde zein herri eskaletan ere. Heldutasunak nortasuna dakar eta nortasun sendoko, ez dut zurruneko esan nahi, humusean bidelagunak askoz ere interesgarriagoak dira. Panorama hobetu egiten delakoan nago. Eta askatu egiten gaitu, laranja erdien teoriatik laranja osoen lurralderako bidaia-txartela eskainiz. Norberaren burua gobernatzeko pentsamendutik gertu dago hau, esandako hiru plano horietan: norbera, erakundea eta herria. Soberaniaz ari naiz, jakina, honezkero ikasi behar genukeelako soberania berau praktikatzetik datorrela eta ez beste inondik; ala ezer ez al dugu ikasi laranja-erdiko urek uzten duten azal iharretatik?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.