Baterien birkarga izugarri azkartzeko bidea aurkitu dute

Telefono mugikorra
Telefono eramangarriaren bateria hamar segundoan edo ibilgailu elektrikoarena bost minutuan kargatzea ametsa da oraindik, baina laster errealitatea bihur daiteke. MITeko (Massachusetts-eko Teknologia Institutua, AEB) Gerbrand Ceder eta Byoungwoo Kang ikerlariek lortutako sistemarekin bateriak 100 aldiz lasterrago karga daitezke, gaur egun ohikoa dena baino.

Egungo aparatu elektronikoetako bateria guztiak litiozkoak dira eta horren arrazoia masa unitateko pilatu dezaketen energia kantitate handian datza. Korronte elektrikoa bi elektrodoren arteko ioi-zirkulazioa baino ez da, hau da, anodoan pilatuta dauden ioiak katodoranzko bidea egitean sortzen da korronte elektrikoa. Beraz, bateria batek kargatzeko edo energia askatzeko duen azkartasuna ioien araberakoa izango da.

Ikerlariek, Nature aldizkarian azaldu dutenez, katodoaren egitura aldatu dute. Litiozkoaren ordez, burdinazko eta litio fosfatozko aleazioz egindako katodoa osatu dute, aipatutako emaitzak lortuz.

Eraikitako prototipoan, bateria hogei segundoan kargatzen da. Bateria berak, katodo klasikoarekin, sei minututik gora behar du kargatzeko. Esan gabe doa enpresa askok saiakera honenganako interesa agertu dutela, eta laster merkatuan emaitzak ikusi ahal izango direla seguruenik.

ASTEKARIA
2009ko martxoaren 29a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude