Aurrena Marx aipatu, eta gero, berehala, aipatuaren izena Groutxo dela zehaztea: horra hor posmodernoen ateraldirik ohikoenetako bat, hasieran akaso bere grazia puntua izan zezakeena. Bestea, Karl, apenas aipatzen duen inork, modaz pasa-pasa eginda omen baitago. Izan ere, burutik behar du batek kapitalismoak bere burua irentsiko duela iragartzeko, beste Marxek, Karlek, egin zuen bezala; gainera, Marxen ideietatik sortu zen komunismo sobietarra.
Gauzak horrela, beldur naiz Euskal Herriaren zati bakar bateko hiritar bakar batzuentzat bakarrik antolatu diren hauteskunde hauetan ez dugula Marxen bizarrik inon ikusiko. Bibote pintatua bai, hori sarri agertuko da, nahiz hautagai batzuei Groutxorena baino Harporen antz handiagoa hartzen diedan, hitz egiterakoan erakusten duten doitzeko eta zehazteko gaitasun harrigarriarengatik.
Postontzitik jasotzen ditudan panfletoetan suntsitzen ari dena konpontzeko kontuak datoz, inork ez du aipatzen suntsitzen ari denari suntsitzen laguntzeko planik. Ikusiak ikusita, neuk ere, Groutxok bezala, ez dut izan nahi lau urtez behin ni bezalako jendea onartzen duen ezein klubeko partaide.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.