Herria Abian, eraso antikapitalista

Finantza krisia erasandako sektoreen erantzuna probokatzen ari da Euskal Herrian. Manifestaldiak, itxialdiak, enkarteladak, okupazioak... dira sektoreen eta norbanakoen erantzunetako batzuk. Azken batean, erantzun puntualak dira, Enplegu Erregulazio Espedienteak (EEE) eta langabezia sortzen ari den krisiaren aurrean. Langile eta alderdi konkretuen amorru eta inpotentziaren aurpegia dira. Hori guztia oso ongi dago, eta babestu eta txalotu egin behar da. Dena den, plataforma berri bat agertu da Euskal Herrian joan den astean, Herria Abian. Bere helburuak azkeneraino eramaten baditu eta ez bada ekintza zehatz batzuetara mugatzen, zalantzarik gabe babes sozial handia lortuko du eta gizarte alternatibo baten eraikuntzan lagunduko du.
 
Herria Abian aldaketa sozialerako plataforma da. Apustu bat da, egungo mundu mailako krisiaren benetako arduradun eta egile den kapitalismoaren alternatiba izango den eredu sozial eta ekonomikoaren alde. Hainbat plataforma kolektiboetako ehun pertsona inguruk sortu dute: langabetuak, gazteak, ikasleak, nekazariak, arrantzaleak, pentsionistak, immigranteak, garraiolari autonomoak, ekologistak, ezintasunak dituzten pertsonak, besteak beste. Beraien helburuak hiru dira: lanaren banaketa (produktiboa eta birproduktiboa) eta aberastasunaren banaketa; ekonomiaren demokratizazioa eta ekosistemaren eredu demokratiko baten aldeko apustua. Hori guztia, beste Euskal Herri bat sortzeko eta beste mundu bat eraikitzeko soberania aldarrikatuz. Azken batean, kapitalismoaren birsorkuntzaren kontrako erasoa eta gizarte berri baten aldeko plataforma da. Ongi etorria izan dadila plataforma. Sindikatuek ez dezatela porrotera bideratu!

ASTEKARIA
2009ko martxoaren 01a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude