Bahea


2009ko otsailaren 15an

Errotapea erabiltzaileak Tirakan esanak: "Nik antzeko argudioak [Roberto Manjonek honako webgunean idatzitakoaz ari da: www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1165230902] erabili izan ditut zenbait udal ordezkariren aurrean (Aralar, EAE...) 3.000 biztanleko herri euskaldun batean 350 etxebizitza berri eraikitzeak eragingo zituen ondorio linguistikoez ohartarazi nahian... Hainbat azpiegitura eraiki aurretik ezinbestekoa izaten da Ingurumen Eraginari buruzko Azterketa egitea. Bada pareko zerbait sortu beharko litzateke euskararen normalizazioaren ikuspegitik. Erabat ados nago Manjonek hizkuntza-politikei buruz duen ikuspegi zabalarekin, izan ere, politika guztiek dute euren baitan hizkuntza-politika bat. Industria, etxebizitza... politikak ere hizkuntza-politika dira, hizkuntza mailako ondorioak dituzten heinean, eta ziurrenik ‘hizkuntza-politika’ deitzen dugun horrek baino gehiago. Esaterako, herri euskaldunetan Babes Ofizialeko Etxebizitza bat eskuratzeko baldintzen artean euskalduna izatea ere sartu beharko litzateke. Jaurlaritza eta zenbait euskaltzale ilustreri horrelako proposamenak utopikoak irudituko zaizkie baina Irlandan edota Flandrian egiten dute jada. Zergatik gurean ez?".


Eguneraketa berriak daude