Juan Mari Lekuonaren omenez, hainbat idazlek

  • Batzuen artean ::Juan Mari Lekuona hurbiletik

    Euskaltzaindia

    Orrialde kopurua ::207

    prezioa ::11.40€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
2005ean hil zen Juan Mari Lekuona idazle eta apaiz oiartzuarra. Hil bai, baina ez desagertu, egindakoak ondorengoontzako geratu baitziren. Dena dela, haren lanez gain bestelako hurbilpena egin nahi duenak, aukera aukerako liburua du Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) izeneko hau. Hainbat idazlek elkarlanean idatzi dute, tartean, Anjel Lertxundi, Xabier Lete, Lourdes Otaegi, Ana Toledo edo Joxe Austin Arrieta, besteak beste. Euskaltzaindiak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean argitaratu dute lana, eta hiru zatitan banatua dago: Lekuonaren “gertuko erretratu”ek osatzen dute lehena; haren bizitza iruditan bildu dute bigarrenean; eta hirugarrenean, literatur ikerketan eta poesian egindako lanak nabarmendu dituzte.

ASTEKARIA
2009ko otsailaren 08a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude