Feniziarren oinordekoak

Feniziar tenplua Biblosen (Libano)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Mediterraneoko hamazazpi biztanletik batek jatorri feniziarra du, American Journal of Human Genetics aldizkariak burututako ikerketa baten arabera. Jatorria egungo Libanon zuen herri hori Mediterraneo osoan zabaldu zen, merkataritzan aritzeko: Gibraltarreraino iritsi ziren eta, besteak beste, Kartago sortu eta bertan ia 1.000 urtez egon ziren. Daniel Platt biologo informatikoaren esanetan, “feniziarrak bizi izandako tokiek arrasto genetiko berezia dute, gainerako kolonizatzaileen edo zoriaren ondorioa izan ez daitekeena”.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude