Ideiak eta pertsonak espetxean

Jon Hernaez
Espetxean dira Amparo Lasheras, Hodei Egaña, Imanol Nieto, Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Agurtzane Solaberrieta eta Iñaki Olalde. Batasuna berrantolatzea eta D3M hauteskunde zerrendekin hura ordezkatu gura izatea leporatzen die Baltasar Garzon epaileak. Legez kanpo dagoen ezker abertzalea ordezkatzeko lan politikoa antolatzeagatik espetxeratu dituzte, herritarrei zuzentzeko ideia politikoak egituratzeagatik. Errealitatean ez dago besterik. Edo bai, Espainiako legeen ustez, hori ETAkoa izatea delako; erakunde armatua ez gaitzesteagatik, edo haren biolentziatik Espainiako aginteek nahi duten bezala ez aldentzeagatik. Funtsean, ENAMeko mugimendu zibila kolpatuz, mugimendu zabal horrek ordezkatzen duen guztia samurrago hondoratuko delakoan. Konparaketa literalki erabili barik, Gazan edo beste hainbat lekutan gertatzen den moduan.

HAUTESKUNDE atarian gertatu izanak badu bere irakurketa eta gehienek interpretatu dute PSE-PP lehiaren testuinguruan, Batasunak ordezkatzen duenaren aurka gogor jokatzeak PPko boto emaileak erakarriko dituelakoan; jakinik, aldi berean, PSE-ren oskolean antolatzen ari den aldaketaren poetika hori ez duela urrunduko. Baina hauteskunde kalkulu nabarmenez gain, eskubide zibilekiko urraketa ezkuta ezina dago polizi operazioaren atzean. Eta EAJren 30 urteko gobernu jarduna ordezkatzeko aire berria aldarrikatzen duten berritzaileenen artean isiltasuna gailentzen da, ETAko jarduera hilgarrietan ezker abertzaleko zenbait gunetan gertatzen den moduan. Kontraesankorra bezain adierazgarria, diskurtso berriaren ustezko aitzindari eta sostengu emaileen isiltasuna. Baina larriena da ia denek jokatzen dutela hauteskunde libreak balira bezala, populazioaren %10etik-15era ordezkatzen duen sektore politikoa libreki lehia ezin denean. Larriena da horretara ere ohitzen ari dela gizartea.

EUSKAL HERRIKO Laborarien Ganbara eta Mixel Berhokoirigoin bere lehendakariak ere frantses epaileen aurrean erantzun beharko dute izan duten atrebentziagatik. Ipar Euskal Herriko laborariei sostengua eta gidaritza eskaintzearen atrebentzia, nekazari txikiak beren lanetik bizitzeko eskubidearen alde egiteagatik, nekazaritza sostengarria eta ekologikoa oinarri hartzeagatik, ustiaketa erraldoiak baztertu eta elikagai osasungarrienak merkaturatzearen aldeko apustua egiteagatik... Euskal herritar eta nekazari gisa aipatutako guztia bultzatu eta antolatzeko elkarte bat osatzeko ausardia izatea da delitua, eta elkartea desegiteko arriskuaz gain, Berhokoirigoinek urtebeteko espetxe zigorra jasan dezake.

Ez dago ulertzerik nola hel litekeen egoera horretara, prefeta zoro baten ekimenaren testuinguruan ez bada bederen. Baina argi da hori baino askoz sakonagoa dela. Paueko Nekazal Ganbara bera da salaketa jartzen duenetakoa, 10 langile eta milioi erdi euroko aurrekontura iristen ez den elkartea mehatxu gisa sentitzen duelako 90 soldatapeko et milioika euro dituen Pauekoak. Finean, Parisko zentralismoa eguneroko nekazari lanarekin zalantzan jartzen duelako. Horra bekatu eta atrebentzia nagusia.

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude