Adierazpenak


2009ko urtarrilaren 25an

Jesus Mari Lazkano margolariak El Diario Vascon: "‘Zaharrak’ dei daitezkeen prozedurak baztertzeko joera dago, irudi teknologikoarekin erlazionatutako tresna garaikideagoen mesedetan (...) Orain hutsak diren narratiba eta ezer esaten ez duten diskurtso asko tresna garaikideen azpian ezkutatzen dira. Baliabideak ez du derrigorrez mezua hobetzen".

 

Karmele Jaio idazleak Noticias de Gipuzkoa egunkarian: "Idatzi ala ez, gaur hemen, lapurretan egitearen apologia egin nahiko nuke. Lapurtzea ona da, sanoa, atsegingarria. Gure irudimena aberasten duen edonondik lapurtu beharko genuke. Inguruan ditugun hainbat lekutatik lapurtu dezakegu: pelikulak, poemak, musika, elkarrizketak, kaleko afixak, koadroak, hodeiak… Zerbaitek ariman kilika egiten badizu, ez pentsatu bitan, lapurtu ezazu, eraman ezazu zurekin, egizu zeurea. Inportanteena ez baita nondik ateratzen diren gauzak, baizik eta nora eramaten diren. Azken esaldi hau lapurtu egin diot Jean-Luc Godard zinemagileari".

 
 

Toño Pinto Glu-Glu produkzio-etxearen sortzaileak Berton aldizkarian: "Antzerki arloan gabezia handiak daude Bilbon. Arriaga antzokia bakarrik dago. Bilborock aretoa ere bai. Nire ustez Bilbon ez dago antzerki politika argirik. Ez dago inor esaten duena ‘hau horrela antolatu behar da’. Bilbon antzerkiaren inguruan ez dago ezer. Baina ez bakarrik euskaraz, gazteleraz ere bai. Bilbon ez da hizkuntzaren kontua... orokorrean ez du antzerki politikarik".


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude