“Filmak Interneten ikusten ditugu orain, super-zortziarena baino kalitate exkaxagoaz”

  • Duela hogei urte hasi zen irudiak eta soinuak nahasten. Telebista saioak errealizatu ditu, dokumental eta film laburrak, baita dozenaka klip ere (Siniestro Total, Extremoduro, Fito y Fitipaldis, Kepa Junkera, Doctor Deseo...).
Mikel Clemente
Iñigo Azkona

Diskoa bezala, hil al da bideo-klipa ere?


Inoiz baino biziago dago, hedabide berriek ikus-entzunezko pieza laburrak behar baitituzte. Galdu dena diskoetxeen finantziazioa da.
 

Bideo-klipak errealizatu zenituen gerora milioika ale saldu zituzten kantuekin. Horren arabera ordaindu al zizuten?


Inolaz ere ez. SGAEk dio royaltiak kantuaren egilearengana doazela. Kliparen zuzendaria ere aitor lezake, baina eskubide-trukaketa konplikatua dakarrenez sekula ez da egiten. Injustua da.
 

Zure azken klipak (Loturak, Rafa Rueda) 2.728 bisita jaso ditu You Tube-n!


Garai xelebre batetik gatoz, non eta sekulako dirutzak xahutzen ziren ikusleak nekez ikusi ahal izango zituen lanetan... Baina orain bizi dugun garaia are xelebreagoa da, Interneti esker doanekoa eta erraza baita edozer ikustea, arazoa da inork ez duela dirurik jartzen finantziaziorako.
 


Bosgarren hamarkadan sartu direnetik, zer moduz dabiltza Siniestro Total-eko adiskideak?


Azken bolada ei da klasikoei begiratzea. Taldearen 25. urteurrenean “bolo” gehiago izan dute aurreko hamabost urteetan baino! Aitortu behar, halere, kamerinoko atea ez dutela irekitzen kontzertua bukatu eta handik ordu erdira arte... Aire guztia eurentzat behar baitute!
 

Euskalduna ez den zerbait esatekotan... galiziarren retranca aipatuko nuke.


Guztiz ados. Bestalde, janaria eta edaria berdin maite ditugu, baita sorkuntza munduari “estilo proletario” batez ekitea ere. Horrela orekatzen dira gure izaera desberdinak.
 

Artisten munduan onarturik dago “norbaiten seme” izatea onuragarri dela, kaltegarri baino... Inoiz baliatu al duzu “zarenaren iloba” izatea?


Getxoko jubeniletan jokatzen nuen eta osaba behin etorri zen ni ikustera. Bigarren baloia alferrik galdu nuenean esan zidan ez nuela bere laguntzarik merezi eta arrazoi osoa zeukan. Halere inoiz egokitu izan zait txiriparen bat, ona ala txarra... jendeak dena nahasten baitu.
 

Zer da gutxien maite duzuna Pásalo-ko tertuliakide izateaz?


Ezin dut nire burua ikusi.

Alex de la Iglesiaren hasierako filmen (Acción Mutante eta El Día de la Bestia) “Nola egin zen...” dokumentalak zuzendu zenituen, duela hamabost bat urte. Orain gustura ikusiko nuke “Nola egin zen...” bat “Nola egin zen”... haiei buruz!


 
“Nola egin zen” horiek grabazio diskretuak behar dute izan, horregatik ez dira oso ikusgarri suertatzen. Menturaz gusturago ikusiko zenuke filmetatik kanpo gelditzen diren irudiekin osatutako dokumental bat. Irudi mamitsu asko filmetatik kanpo gelditzen baitira... zuzendariari, produktoreari, prentsa arduradunari edota bertatik pasatzen den norbaiti “desegokiak” iruditzen baldin bazaizkio filmaren promoziorako.
 

Noizko iragartzen duzu DVDa desagertzea?


Badugu ondorengoa dendetan: Blu-ray. Suposatzen dut bi urte barru –gehienez jota– jaun eta jabe izango dela estreinaldien alorrean. Halere zaila da jakitea noiz arte iraungo duen DVDak. Nola iragarri, ikusi ostean CDak saltzearren oparitu egiten direla DVDak? Sekulako telebista pantailak dauzkagu futbolariak txikituta ikusteko eta filmak Interneten ikusten ditugu super-zortziarena baino kalitate exkaxagoaz.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude