Adierazpenak

Ruper Ordorika musikariak Hernaniko Kronika egunkarian: "Gure munduan gertatzen ari den aldaketa haundienetakoa da: CDen mundua bukatzera doa, eta inork ez daki nondik aterako den. Horrek baditu bi alde: bat, aski positiboa, jendeak musika eskura daukalako; bestea berriz, erabat aldatu dela musikaren zeregina. Orain sekulan entzungo ez ditugun musikak dauzkagu denok etxean. Kontsumitzaileak gara, eta musika kontsumo gai denez gero, aldatzen da bere balioaren puska bat".

 

Iñigo Aranbarri idazleak Berrian, Etxeaz izeneko iritzi artikuluan: "Nik uste nuen interkulturalitateak bestearen ezagutza zuela abiapuntu, berdinen arteko begirunezko zera bat (...) Nik uste nuen Dulce Pontes Barakaldoko antzokian portugesez entzuteko eta gozatzeko aukera dugun bezalaxe, Joseba Tapia Quebecen, Fermin Muguruza Tokion edota Anari Madrilen euskaraz aritzea zela interkulturalitatea (...) Horregatik, lotsa emangarria zait Etxea proiektua, ez diot ez zimendurik ez teilaturik ikusten, ez dut ulertzen zer egiten duen Miguel Riosek euskaraz, ezin diot horri ‘interkulturalitatea’ deitu".

 
 

Antton Luku antzerkigileak El Diario Vascon: "Guk txostenak egin behar ditugu dirulaguntzak lortzeko, eta orduan integratzen dugu kanpoko hiztegia, eta sailkapenak, hierarkiak eta horiek oro gureganatzen ditugu. Adibidez, profesional eta amateur sailkapena; edota dantza, antzerkia, ipuina... sailkapen horiek ez dira gureak; aldiz, maskaradak ez du bereizten dantza antzerkitik edo kantutik; hori dena da bat, eta dantza ikasten baduzu beste guztiak ikasten dituzu. Eta maskarada bezalako ikuskizun batek publiko generalista bat formatzen du; aldiz, beste ikuskizunek bereizten dituzte jendeak".

 

Azkenak
2024-04-29
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Eguneraketa berriak daude