Munduko belaontzirik azkarrena

Belaontzia
Alain Thébault-ek diseinatutako Hydroptère trimaranak abiadura marka berria ezarri du, WSSRC erakundeak homologatua. Horretarako, 500 metrotan 46,88 itsas korapiloko batez besteko abiadura lortu zuen. Aurreko marka Yellow Pages belaontzi australiarrak zuen, 46,52 korapilotan. Itsas korapilo bat 1,852 kilometro orduko abiadura da; hortaz, 100 kilometro orduko abiadura eta 54 itsas korapilo gauza bera dira. Hydroptère-k lortutako abiadura handiena 53,69 korapilokoa izan da.

Alain Thébaultek zuzendutako hamar laguneko taldeak joan den azaroaren 13an lortu zuen marka Mediterraneoan, eta urte amaierara bitartean berriz hobetzea espero dute. Esan gabe doa horrelako marka lortu ahal izateko belaontziaren diseinua oso berezia izan behar dela. Trimaranak ertzetan dituen hegal bereziak dira uretan murgiltzen diren ontziaren zati bakarrak. Behin abian, hegalen formak ontzia itsas gainean metro batzuk altxatzea eragiten du. Horrela, trimaranak ez du ia itsas gainazala ukitzen, eta sor litezkeen balazta-indarrak saihestu egiten dira. Badirudi markak ez duela begien bistako interes zientifikorik, baina badu: itsasoan ere azkar ibil daitekeela frogatu da, eta merkantzia garraioan abiadura handitu ahal izateak interes handia du ekonomian.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude