Dibidenduak... krisiarenak!

2008an ere marka hautsiko dute Burtsan kotizatzen duten Espainiako Estatuko enpresek, kontuan hartzen baditugu banatu dituzten dibidenduak. Horien artean daude banku eta enpresa handiak, tartean batzuk Euskal Herrikoak. Hori guztia daukagu krisi latza nozitzen ari garenean. Krisiaren dibidenduak dira! Bolsas y Mercados Españolesek emandako datuen arabera, sozietate kotizatuek akziodunen artean 23.211,37 milioi euro banatu dituzte lehen hamar hilabeteetan. Aurreko urtekoarekin alderatuz %17ko igoera da. Urria arteko kopurua 2007koaren ia bera da, alegia, 23.338 milioi euro dibidendutan, 2000tik kopururik handiena. 2008ak marka berria ezartzeko bidea darama beraz. Aurten akziodunen artean dibidendu gehien banatu dituen Espainiako Estatuko enpresa Beasaingo CAF izan da. 8,50 euro akzioko!

Bien bitartean erregulazio espedienteak eta langabezia gora doaz, eta krisia, eraikuntzan eta zerbitzuetan gaindi, olio parrasta gisan zabaltzen ari da sektoreetan. Finantzak, bereziki bankuek eta aurrezki kutxek, enpresa txiki eta ertainari eta familiei kredituak nekez ematen segitzen dute, nahiz eta diru publikotik milioika askoko sarrerak etorri zaizkien. Lotsagarria da. Finantzak krisi garaian etekin izugarriak ditu. Bankak dibidendu ikaragarriak banatu ditu eta hilzorian ari da uzten enpresa bat baino gehiago, bideragarriak izan arren, likidezia faltan behea jotzen ari direlako. Lotsagarriagoa da gobernuen jarrera: finantzari likidezia ziurtatu dio diru publikoaren bidez, baina ez du diru hori kontrolatzen eta ez dio eskatzen diru hori hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabezia murrizteko erabiltzeko.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude