Euskal Herriko ondare digitala bilduko du Ondarenet proiektuak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eusko Jaurlaritzak Ondarenet artxibo elektronikoa jarri du martxan, Euskal Herriko ondare digitala bildu, gorde eta zabaltzeko helburuarekin. Dagoeneko hamabost webgunetako edukiak jaso dituzte eta 2009an beste 600 webgunetakoak biltzea aurreikusi dute. Egitasmo hau Europako Batasunak liburutegi digital bat sortzeko duen proiektuaren baitan kokatzen da eta 2010ean sei milioi dokumentu izatea espero da. [www.ondarenet.kultura.ejgv.euskadi.net]

Azkenak
Eguneraketa berriak daude