EA-rekiko hainbat hipotesi

EA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EA-k bakarrik aurkezteko hartu duen erabakia ez da samur ulertzekoa, azaletik begiratuta bederen. Azken hauteskundeetako emaitza txarrak hor daude, EAJren eskutik Gobernuaren epelean izateko urteetako aukera, Ibarretxe lehendakariari emandako sostengua –sarri EAJk eskainitakoa baino handiagoa, esan ohi dute EAkoek–, EAJ ukitu soberanistagora bultzatzea... Arrazoi hauek adierazten zuten posible zela EAJ-EA koalizioa errepikatzea, areago jeltzaleek Ibarretxe hautagai gisa aurkeztu ondoren.
Koalizioaren arriskuak ere handiak izan dira beti EArentzat, horrek bere proiektua etengabe lausotzera behartzen zuelako. Eta, azkenean, badirudi bere izaeran konfiantza izan eta berau aurrera ateratzeko saioa, agintearen epela baino garrantzitsuagoa izan dela. Bere apustuan asmatuko duen ala ez jakin ezinean, estimatzekoa da norberaren izaera eta ideiak defendatzeko ahalegina boterean izatearen aurretik jartzea.

Hainbat hipotesi egin daitezke. Bat, bakoitza bere aldetik aurkeztuta ere, oraingo hirukoak gehiengoa lortzen du eta gobernua errepikatzen du. Patxi Lopezek gehiengoa lortzen ez badu, ez da baztergarria eszenatoki hori, beti ere pentsatuz EAJren eta PSEren arteko emaitzak parean ibiliko direla.

Beste hipotesia bloke soberanistarena da. Hau da, azken boladan Lizarra-Garazi eta burujabetzaren aldeko deiadarrean ari diren hainbat indarrek plataformaren bat aurkeztea eta EAk ere bere apustua hor kokatzea. Ideia hau elikatzen duten keinuak gero eta ugariagoak dira. Oztopoak ere bai. Batetik, denborarena, martxoa ate joka da. Bestetik, argi da halako operazio batek ETAren onespena beharko lukeela eta gainera gatazkaren konponbidearekin lotuta beharko litzatekeela. Egun, erakunde armatuak duen jarduera ikusita, ez dirudi gelditzekotan denik; baina oso posiblea da mugimenduren bat balego aurrekoak baino azkarragoak izatea. Ez dago horren zantzu agerikorik, baina iraganeko lanak ez dira alferrekoak, hau da, edozer eta edozeinek negoziatzekotan ere, hortxe izango du Loiolan jarritako langa; dagoneko ez dago hutsetik abiatu beharrik.

Ez da samurra irudikatzea gaur gaurkoz bigarren hipotesi horrek datozen hauteskundeei begira indar handirik duenik, baina aurrera begira lan ildo garrantzitsu eta gauzagarria izan liteke. Hirugarren hipotesi bat ere posible da: EAk beste danbateko bat hartzea hauteskundeetan eta galbidean jartzea.

Euskadik eta Euskal Herriak antzeko esanahia izango du euskal nazioan sinesten duenarentzat, baina egia da Euskadi EAEko lurraldea izendatzeko erabili dela azken urte luzetan eta horrek izenari balore galera bat ekarri diola, batez ere Iparraldeko eta Nafarroako abertzaleen artean. Euskal Herriak gaur egun hobeto islatzen ditu Zazpiak Bat multzoaren barruan kokatzen diren lurraldeak. Izendapen honek, gainera, interpretazio gehiagorako aukera ematen du, nazioaren ikuspegi politikoa garatzea ahalbidetzen duelako eta honetan sinesten ez duenak kultur ikuspegiari hel diezaiokeelako. Gaitza da irudikatzea Euskal Herriak nola egin dezakeen aurrera lurralde garapenean, ez bada kultur ikuspegi zabal eta identitate atxikimendu librearen bultzada sendotik; bestela esanda, euskal kultura eta identitatea garatu nahi duen Euskal Herriko edozein herritarrek ez dezala horretarako oztoporik izan, ez Bilbon, ez Angelun ezta Tuteran ere.

Identitatea lantzeko osagai garrantzitsua da gaur egun kirola. Horra futbol mundialak eta Olinpiadak, adibidez. Euskal selekzioaren inguruan ez dirudi zalantzarik dagoenik, beraz, izenak izana erosoen ordezkatzen duena beharko du. Euskal Herria apustu ona da, baina jolastea garrantzitsuagoa da eta lehenago edo geroago akordioren bat lortu beharko da.

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude