Arrastoak

Berlusconi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berlusconikeria gehiago oraingoan, Italiako presidente Silvio Berlusconik ondare artistiko eta historikoari egin dio iseka. Chigi Jauregian, Italiako gobernuaren egoitzan, Giambattista Tiepolo (1696-1770) margolariaren koadro bat dago, Egia, denborak biluztua izenburukoa. Presidentearen nahiz gobernuko beste hainbat kideren prentsaurreko agerpenetan, koadroa ikusi ohi da atzean, Egiaren bular biluzia ageri den zatia, hain zuzen. Bada, artelanarenganako inolako errespeturik gabe, belo bat margotu diote bularraren gainean. Berlusconiren aitzakia: herritarrak minduta senti zitezkeela. Bitxia da, ordea, presidentea orain arte bere telebista kateetan emakumeek eta, zehazki, estali berri duen gorputz atalak jaso duten trataeragatik kezkatu ez izana. Beharbada, obraren izenburuak eragin behar lioke kezka. Denborak egia agertarazten duela, alegia.

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude