Altxorraren bila

Gorka Urbizu
Alex Larretxi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Txikitan inoiz jolastu ginen horretan, batez ere uda partean. Ez usu ere, prestaketa lan nekezak eskatzen zituelako batik bat, eta guk berehalako dibertimendua nahi, noiz eta udako oporretan. Baina bai, akorduan dut inoiz ibili ginela altxorraren bila. Lagunartea bi taldetan banatu eta garaikur sinboliko bat aukeratu behar izaten zen lehenengo –talde bakoitzeko bat–; herriko ezein zirrikitutan ostentzeko. Ondoren pistak idatzi behar ziren paper txatal banatan eta horiek ere herrian barna ezkutatu, lehenengoa izan ezik. Azken hori arerioari luzatzen zitzaion eta hortxe hasten zen dema (bat, bi, hiru… ya!), pistak banaka ebazten joan eta altxorra nork lehenago kausituko. Lasai, hau ez da nostalgia ariketa bat, baina gomuta ondo datorkit, halatsu sentitu izan bainaiz, disko dendara joan izan naizen azken aldietan.

Bai, nik ere myspace arakatzen orduak eta orduak ematen ditut; Amazon edo interpunk.com-en hilabetero egiten ditut eskaerak; i-Tunesen online erosi eta P2P zein blogspot musikalen abantailak probatu ditut. Baina musika eskuratzeko derrigorrez ordenagailura jo beharrak amorru pittin bat ere ematen dit eta aizue, zenbaitetan modu tradizionalean erosteko gogoa ernetzen zait: kaleko disko-dendara joan, CDa erosi eta autoan lehenengo entzunaldiaz gozatu etxera bueltakoan. Hain larria al da?

Erosketa modu “tradizional” hau, teorian bilatzen errazak izango diren diskoetarako uzten dut, bitxikeriak sarerako lagata. Esan nahi baita, ez naizela ni saltzaile gajoa nahastu nahian jokatzen duten horietakoa, ez eta euren sasi-jakituria musikala harro erakusten dutenetakoa ere, auzoko Megadendan Rockdeluxek aipatzen duen azkeneko single eskuraezina exijituz.

Utzikeria nagusi, disko-denden apaletan: hauts asko eta interes gutxi. Direnak eta ez direnak egin behar izan ditut berriki, euskal talde baten DVD bat eta Geffen multinazionaleko disko ezagun bat lortzeko. Dendara behin eta berriz itzuli eta hilabeteren bueltan berdin segitzen dut, diskorik eta dendariaren azalpen taxuzkorik lortu gabe. Gero esango dute ez dela diskorik saltzen! Aukera ematen al dute ba? Umetan altxorraren bila jolasten ginenekoaz akordatu naiz orduan. Paperean idatzitako pista bilatu, ebatzi, eta hurrengoaren peskizan joatera behartuta banengo bezala sentitzen naiz (bat, bi, hiru… ya!). Eta beldur naiz dema honetan ez ote nauen azkenean arerioak irabaziko.

Asperdurak, alegia.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude