Hamabosgarrenean

Joseba Barandiaran
Hamabosgarrenean aidanez... Zuetako inork ba al daki munduko hamabosgarren mendi garaiena zein den? Interneten irakurri dudanez Gyachung Kang du izena, Nepalen dago, noski, eta zortzi metro falta ditu guk hitzetik hortzera erabili eta ezagun izateko. Sistema metriko dezimalaren kapritxoz, hamalau dira (eta ez sei, hamar edo hogei) “munduko mendi garaienak”, “zortzimilakoak”. Pasabanek Manaslu igo duela eta, beste behin, mendizaletasuna produktu bihurtu dugula otu zait. Balentria egin duen lehen gizona, lehen emakumea, lehen euskalduna, lehen... edozer. Lehen. Sherpa edo “porter” andanak inguratutako espedizioez, euren kultura edo bizi baldintzez, ezer gutxi dakigu; ikusi gabe nekez sinetsiko luke euskaldun arruntak. Geure presa, abiada, erronkak, zirku mediatikoa, obsesio txoroa bertara eraman ditugu, globalizazioa lagun, 1950an Herzog Annapurnan paratu zenetik. Tira, bertara eta Pirinioetako “hirumilakoetara” eta, Mont Blancera eta poloetara, eta... Mendizaletasun eta naturzaletasunaren izpiritua hamabosgarrenean dago, aidanez. Edo hogeigarrenean, edo milagarrenean, edo... nik dakita.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude