Aireportuan entzunak

Xabi Paya
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
I

Barajaseko aireportuan
irail erdian, ederto,
gure hegazkina atzeratu zen
lau orduz batez besteko.
Inguruari erreparatuz
atzerapena tarteko,
denbora izan nuen denboran
atzera begiratzeko.





II

– Immigrantea naiz, Gobernuak
bidali nahi nau etxera.
– Ados, hartzazu diru hau baina
segi baino lehen aurrera,
pasaportea bota ezazu
zakarrontzi barrenera
hona ekarri zintuzten amets
eta nahiekin batera.





III

– Hegaizkin hori ziurra da? – Bai,
“hegazkin” denen gisara.
– Zein ordutan du lurperatzea?
– “Lurreratzear” da jada.
– Konpainia du Eztandair, noski...
– “Spanair” izango da ba!
– Bai... Histeria barka ezazu...
– Hobe “historia” bada.
IV

EAE jauna eraman dute
aire-komisaldegira
EHAK andrea ere
aduanan ageri da.
Basque Airlineseko hegazkina ez da
joango oso urrutira
bidaide denak hegazkinean
sartzen ez baldin badira.





V

Olinpiadak amaitu dira,
dominen festa akabo,
Espainiako jokalariak
ez datoz horren oparo.
Gehienak triste itzuli dira
ezin kopetilunago,
dirudienez, Beijing aldean
malaletxe asko dago.





VI

Errugabeoz erruki dira,
iragana iragan zen,
erruz prestatu digute dena
laster airera gaitezen.
Erru… siara joango gara?
Erru… maniara goazen!
A, ez, etxera goaz behingoan,
Erru… tinara hain zuzen.

Doinua: Amerikatik buelta eginda I.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.