Juan Ramon Makusoren solasaldi platonikoa

  • Juan Ramon Makuso ::Oraina galdua

    Erein

    orrialdeak ::82

    prezioa ::15€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Literaturaren munduan bere poesiengatik da bereziki ezaguna Juan Ramon Makuso. Baina filosofia irakaslea ere bada. Eta bi zaletasun horiek uztartu ditu Oraina galdua. Solasaldi platonikoa saiakera poetiko-literario-filosofikoan. Liburuak lau atal ditu, gogoeta ugarirekin. Aurrenekoan, irakurleari gonbite poetikoa egiten dio gaian sartzeko. Hortik aurrera, berriz, filosofian murgiltzen da, Camilo Anxío lagunarekin e-postaz daukan solasaldian, hausnarketarako gonbitea eginez. Gizakiaren benetako independentzia bera eta bere errealitatearekin bat egiten duenean gauzatzen da. Eta horretarako tresna ezin hobea daukagu, lengoaia, eta honekin batera poesiaren erreinua, adierazten du, jarraian azaltzeko hitzen bila gabiltzanean errealitatearen isla gauzatzeko, poesia eraikitzen dugula, norberarena, bere sentimenduena; eta orduan sentimenduak aldentzen zaizkigula, askatasun osoz. Askatasuna delako gizakiaren beste patu bat. Liburuaren amaieran oroimena berarentzat galdera dela dio, oroimenak ez duelako bat egiten bere orainarekin. Baina ahalegintzen da, joan den horretatik, ez dena, orainean gauzatzen, oraineko bizipenetan taxutzen. Heriotzaraino Heriotza, nire bizitzaren oraina. Bera gabe ene burua ez baitut ulertzen.
Juan Ramon Makuso
«Inuzenteak gu, zoriona, egotekotan, esku artean daukaguna baita»

Zer da Oraina galdua?


Liburu honetan pentsamendu narratu bat zabaltzen saiatu naiz denboraren inguruan. Denbora Parmenidesen zentzuan hartuta: izatetik abiatzen naiz, izate hau, ni, erreal bakarra delarik. Orainean kokatua nago. Bestela ezinezkoa zait ni izatea. Eta orainak badu bere presentzia erreala. Nik orain, une eterno honetatik, leiho zabal bat dut nire aurrean, geltoki bat. Geltokia infinitua da. Bizitzak baldin badu oraina, hori heriotza da. Ez dut zabaldu nahi inongo nihilismorik, ez eta pentsamendu ezkor baten zertzeladarik. Instantea da izatearen erreinua, iragana ez da eta etorkizuna ere ez, instantearen erreinutik begiratuta behintzat.

Gizakiok paradoxa ikaragarri batekin bizi garela diozu.

Hala da. Geroari lehentasuna ematen diogu, benetakoa ordezkatuz. Gizakia hilkorra da, baina badirudi, geroari begiratuta, nolabaiteko jainkotiar hilezkortasun batekin amets egiten dugula. Zuk nire hitzak hartzen dituzu, “bihar” Argian atera daitezen. Ustez nire zorionerako. Inuzenteak gu, zoriona, egotekotan, esku artean daukaguna baino ez da. Eta hau, une hau da.

Askatasuna omen da gizakiaren beste patu bat...


Bai. Aukeran datzana. Ni hemen nago aukeratu dudalako. Ez aukeratzea, aukera delako. Ez da erraza esaten ari naizena. Gizakiaren ibilbidean, bidearen zati bat egina nago, bide horrek badu erakusteko asko. Beharbada hau nostalgia, oroimena da. Hau da nire orainetik daramadan gogoeta. Batzuetan astuna, ikusten dudalako orainean ez dudala lortzen arrastoak erakusten duena gainditzea.

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude