Sagar Handian ere betiko lapurrak

  • Bjorn Sortland, Trond Bredesen :: New Yorkeko misterioa

    Ibaizabal

    orrialdeak ::138

    prezioa ::9.50€

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Oporretara doan bakoitzean, ezusteren bat bizi behar izaten du Daviden familiak. Hamaika urte ditu mutikoak New Yorkera abiatu denean. Bere ama artezalea, familientzako gidaliburuak idazten dituen aita, Thor anaia txikia eta Sisset arreba jasanezinarekin batera joan da David Sagar Handira. Oraingoan osaba William ere beraiekin abiatu da gainera. Norvegiako Polizia da osaba. Venezian, Luxoren eta Angkoren gertatu zitzaien bezala, lapurrekin egingo dute topo. Gaizkile horiek ez dira ezezagunak beraientzat, kartzelan sar zitzaten lagundu behar izan baitzuten. Zergatik ibiliko dira lapur horiek beti beraien atzetik? Arrazoia, osaba Williamek azalduko die: polizia ezagun bat da gaizkile guztien burua.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude