Mimoz eta gogoz egindako metal lan irekia

  • Ost ::Ostinato

    Baga-Biga

    iraupena ::50’27’’

    prezioa ::11.50€

Ost
Aspalditik ez genuen Bermeoko Ost taldearen berririk. Taldekide aldaketa batzuen eta taldeko abeslari Kapi Ken 7 taldearekin ibili izanaren ondorioz lozorroan egon dira ia sei urtetan, edo hori uste genuen guk. Hala ere, argi eta garbi erakutsi dute lanean jarraitu dutela. Hirugarren lan hau indartsua eta aberatsa da oso. Betiko metal gogor eta indartsua oinarri duten arren, beste hainbat estilorekin ere ausartu eta horiek menderatu dituzte: stonerra, post-hardcorea, rapeatuak, flamenkoa, thrasha… emaitzari ñabardura bereziak emanez. Are gehiago, herrikide izan zuten Hilzorian taldearen Txarto berreskuratu dute eta Bjorken Army of me kantaren bertsioa ere egin dute. Sumatzen da hitzak ere gogoz idatzi dituztela, pentsaraztekoak dira-eta; eta Xanpekin diskoa grabatzen denbora luzea eman dutela.
Ost
«Disko hau ez zuen inork inoiz kaleratuko taldearen burugogortasunik gabe»

Zerk eraman zaituzte sei urte ostean agertokietara itzultzera? Musika industrian krisia egotearen morboak?


Ez [barre]. Gu sei urte horietan ez gara geldi egon. Tarte horretan ez dugu kontzerturik egin, baina ez dugu taldea inoiz desegin, abesti berriak konposatzen ibili gara.

Zerekin pareka daiteke zuentzako itsasoaren usaina ez hartzea?


Beno, hori metafora bat baino ez da, baina kostaldekoek ondo ulertuko dute zer esan nahi dudan… Itsasoa oso garrantzitsua da guretzat.

Ispilua kanta Euskal Herriko egoeraren deskribapen bat izan daiteke?


Bai, hortik dator, baina gure ustez beste giza taldeen arteko tentsio eta aurkakotasuna dagoen kasuentzat ere balio du.

“Nire azken helmuga da benetan egiari bidea oztopatzea”. Zer ezkutatu nahi duzue?


Ezer ez. Nahiz eta… abestiaren hitzak singularreko lehen pertsonan daude idatzita, baina ez gaude gure kasua deskribatzen. Berba egiten duen pertsonaia politikoa da, Euskal Herrikoa. Ez dugu izenik emango, baina badakigu hemen nortzuk dauden eroso gauzak ez badira aldatzen politika munduan.

Txarto egokitu zarete itzulera honetan? Eta zer aholku emango zenieke Hilzorian taldekoei bueltatuko balira?


Gauza asko aldatu dira, baina ez gara “txarto” egokitu. Hilzorianek utzi egin zuenez, kantu hori grabatzeko baimena eskatu genien. Ez ditugu aholkuak ematen, baina euren musika estiloa ez aldatzeko esango genieke.

Nondik dator Ostinato izena?


Latinez figura musikala da: moldaketa bat hainbat bider errepikatzean datza, obstinazio edo burugogortasuna adieraziz. Disko hau ez zuen inork inoiz kaleratuko taldearen obstinazio hori gabe. Horretaz gain, hitz joko bat egin dugu taldearen izena eta “nato” hitza batuz: “ost-etik jaioa”.

Metala bai, baina estilo askorekin ausartu zarete. Gogoz egindako lana da, ezta?


Bai, metala da gure oinarria, baina gure iturri eta eraginak oso zabalak dira.

Azkenak
Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


2025-06-04 | Cira Crespo
Greba orokorra

Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


Eguneraketa berriak daude