Zirkuitulaburrak

Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaAIOL
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Kontraesan handiekin bizi dut eskuartean darabilgun gaia. Nago, beltza ote den zuria. Arraina, haragi. Zer den literatura eta zer ez den literatura, eztabaida horrexek arduratzen gaitu azken aste hauetan. Desio dut gure irakurleak bat etortzea gaiarekin eta eztabaidarekin.

Literaturan, zer den tradizioa, edo zer bihurtzen dugun tradizio. Eta nola bihurtzen dugun hau, hura ala bestea tradizio. Zergatik den eredugarria Axular, edo zergatik ez zukeen izan behar... Azken finean, literatura-kanona zertan datzan, kanon hori norantz doan, kanon delako hori nora eraman gura dugun. Horretaz guztiaz dihardugu.

Lagunak, erreparo pixka bat ematen dit kontuak, batez ere kanon hitzak berak. Bereziki, kanonaren esku etorri ohi den itzalak. Oro har, hozkia ematen dit kanonak; eta, literaturan, ardura berezia.

Arte Ederretako literatura klasikoaren baitan, besteak beste, kanona da giza gorputzaren edertasuna ezartzen duen eredua. Joskintzan, hogeita hamazortziko izaria da modernitatearen kanonak utzi diguna. Kristau Elizek eta, hedaduraz, edozein erlijiok sakratutzat hartzen dituzten liburuen zerrenda ere bada kanona.

Araua da kanona. Legea. Araudiari deitzea kanon da, esakune latzari zelofanezko azala jartzea. Zeren, argi esanda, ezer izatekotan, eredua baita kanona. Eta, imitazioa du helburu ereduak. Ereduaren ezpatak nola, ertz zorrotza du kanonak. Giharrak apartatzera hel daiteke.

* * *

Edozein gairen aurrean, ortodoxiaren eta heterodoxiaren muga dantzarietan euskaldunek erakutsi ohi dituzten grina sakratuak ezagututa, hozkamina ematen dit kanonak. Nahikoa probatuta baitago lege, araudi eta kanon estuetatik euskal komunitatea.
Esaterako, hirurogeita hamar eta laurogeitako urteetan, zenbait euskara-irakasle dominikoren eskuetan, ongi asko erakutsi zigun euskara kanonikoak euskararik ez genekiela. Delako maixu haien ustez, dena esaten genuen gaizki. Etxeko euskarak ez zuen piperrik ere balio. Hura trauma eta ezineramana.

Noski, ez zuen kanonak berak kulpa, hizkuntzaren inkisidore haiek baizik, itzal beltzak. Ziotenez, euskara salbatuko bazen, estandar lakarra behar genuen… Granitozko estandar salbatzaile hura fintzen ari gara harrezkero. Marka da gurea.

Literaturarekin, berdin egin behar al dugu orain? Hogeita hamazortziko izarian sartu behar al dute euskal idazleek? Horrela bada, lehenbailehen sortu beharko da Letra jasoen inkisidore-eskola. Baina, bide batez, eros dezagun eskuharria, esmerilez leuntzeko bihar gaurko eredua, granitoa nahiz arbela.

Literaturari jostun zorrotzak jartzea artzain, sotana estuegiekin ibiltzera derrigor dezake artaldea: idazlea nola, irakurlea hala. Eta azkenean, inork ezer idatzi ezta irakurri ere.

* * *

Uztaileko lehen egun hauetan, Sanferminetako txurroen usain gozotan, pertinentea da literaturaz hitz egitea. Izan ere, euskaldunak irakurri, hala dio inkestetan, udan irakurtzen du, denbora duenean. Euskaldunak erosi, Gabon zurietan erosten du Durangon eta, irakurri, udaminetan irakurtzen omen du. Bratislavan, Belaguan edo Benidormen.
Inkesta bat egingo al dugu? Jakiteko nork zer irakurriko duen uda-partean…

Politikoki polita ez den proposamen bat egiten utziko al didazue? Hara: udan, irakur dezagun zerbait desberdina, arina. Kanon ortodoxoetan sartzen ez dena. Heterodoxia da uda, ezer izatekotan. Literatura bezala.

Gizatiarra izango bada, baliagarri eta atsegingarri, zirkuitulaburraren eztanda behar du kanon lakarrak. Baita literaturan ere. Solemneegia da-eta ortodoxia.

Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude