70eko hamarkadako eragina; bizipenak, gaurkoak

  • Surfin Kaos ::Tryphyllon

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::45’26’’

    prezioa ::14.95€

Surfin Kaos diskoa
Surfin Kaos diskoa
Ez dakit Donostialdeko hirukote honek kaosaren gainean surfean egiten ba ote dakien, baina argi dut beraientzat musika, eta ezinbestean rocka, ia guztia direla; gustuko dituzten taldeen antzera, muturrean bizi dute hori. Beraien estreinako diskoa punk-rockeroagoa bazen ere, oraingoan hard-rockaren ur zabaletan barreiatu dira, eta emaitza borobilagoa eta sendoagoa da. Punk-rocka eta ostia txarra ez dira desagertu, eta heltzen diotenean amorrua eta intentsitatea bistan daude, baina badira bestelakoak: esaterako, Deep Purple edota Hendrixen pareko pasarte psikodelikoak. Bestela, 70eko hamarkadako arima ikur hartu dute, eta euskaraz abestutako hitzetan agerian uzten dute amorratuta eta bizi-bizirik daudela. Atzera egiteko edo begiratzeko inolako asmorik ez dute.
Surfin Kaos
«Egunero saiatzen gara zuzentasunaren marra esnifatzen, edo zakarretara botatzen, nahiz eta oso zaila izan»

“Momentu erraldoiak, transmisioa dutenean”. Badago nahikoa feed-back Euskal Herriko ikusle hotzekin?


Badago bai, hala ere ikusleek beraien aldetik gehiago emango balute, askoz ere gehiago disfrutatuko luketela uste dut.

Amets hiltzaileak. Zein da horri buelta emateko edo kontra joateko modua, “a lo bonzo” egitea?


Hitz hauek Xabier Silveirarenak dira. Hitz gogorrak, baina benetakoak, mundua horrela dago.

Heriotza hainbat abestitan dago presente. Muturrean bizitzeagatik, horrenganako obsesioren bat daukazue?


Ez daukagu obsesio berezirik heriotzarekin, baina musika sentitzen dugun erarengatik eta bizi dugun gizarte honengatik erortzen gara pentsamendu horietan: kontsumismoa, konformitatea, gizartearen heriotza…

Zerritu nahi dut. Bizitzari azken tanta atera behar zaio? Euskaltzaindiak onartzen al du esamolde hori?


Bizi garen gizartean ez dugu beste irtenbiderik. Noizbehinka burua galtzeko beharra izaten dugu, estresa, lana edo arazoak direla eta. Euskaltzaindiak agian, onartu beharko luke.

Transmisio sonikoak kantuan eta diskoaren izenburuan sumatzen da arrasto hendrixiano eta lisergiko bat…


Kantu hori hainbeste miresten dugun Jimiri eskainia dago eta diskoaren izenburuak “hirusta” esan nahi du grezieraz. Hiru pertsonalitate diferentez osatutako taldea garelako.

Musikaz eta jarreraz makarrak zarete: “zuzentasunaren marra” aspaldi esnifatu zenuten?


Makarrak bizitzaren aurrean, horren isla dira gure jarrera eta musika. Egunero saiatzen gara zuzentasunaren marra esnifatzen edo zakarretara botatzen, nahiz eta oso zaila izan.

Ez al ziren ba Hot Dogs!-ekoak Euskal Herriko Gaueko erreginak? Destronatu nahi dituzue?


Kantu hori gure lagun minak diren Usua eta Idurreri eskainia da. Hot Dogs!-eko lagunek beti izango dute tronu hori beraientzat, nahiz eta batzuetan gure lagunekin partekatu.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude