Gomina eta behatz tarteetako zaborra

Gorka Urbizu
Gorka UrbizuAlex Larretxi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Erosketa egiten ari nintzela entzun dut, saltokian irratia piztuta zeukaten eta. Esataria erdi oihuka ari zen, telebistako gomina iragarkietan bezalatsu. Zerrenda, igoerak eta jaitsierak, lehenengo postua eta antzeko hitzak gehiegitan errepikatzen dituzten irrati-kate horietako bat zen. Ni ordaintzera nihoan eta kutxazain automatikoak piiiiiiiii! egiten zuen jangai bakoitzaren barra-kodea irakurtzean.

Esataria irratsaio berezi bat iragartzen ari zen, azkenaldian arrakasta handia duten talde batzuen ingurukoa: “¡Todo lo que querías saber sobre la generación del flequillo!”. Generación del flequillo: ezinbestean gominaren iragarkiarekin gogoratu naiz. Ezagun nituen kopetako ilea alde batera nabarmen orrazten duten taldeen ingurukoak. Ingeles musika aldizkarietan haircore deitzen dieten horiexek dira (betiko hardcorea beharrean). Aitor dut, baina, gazteleraz entzundakoan are nazka handiagoa sentitu dudala, esplizituagoa egin ote zaidan edo. Lortu dute, beste behin ere: balizko musika belaunaldi bat nahierara bataiatzea, ondoren etorriko diren antzeko proposamenak zaku berean sartu eta euren antenetatik produktuak barra-kode ezagun batekin saltzeko moduan: piiiiiiiiiiii! Berriz ere marketin adituak musika estiloen sailkapenera emanak. Formula zaharra. Burutazio horiei bueltaka irten naiz dendatik, apur bat ernegatuta eta nerabezaroan gertatu zitzaidana gogoan…

Flashback. 90eko hamarkadako hasiera. Irratian Nirvanaren Smells Like Teen Spirit etengabe. Beranduago, Heavier Than Heaven biografia irakurtzerakoan jakingo nuen Teen Spirit delakoa, Kurt Cobainen lehenbiziko neskalagunak erabiltzen zuen lurrinaren izena baino ez zela. Alegia, guk “gaztediaren izpiritua” uste genuena ez zela marka ziztrin bat baino. Agian Cobain beraren abisu subliminala izango zen, horrelako etiketekin ez fidatzeko esanaz. Izan ere, handik gutxira Teen Spirit hori grunge belaunaldia bezala bataiatu zuten. Nirvana piloa maite nuen nik eta bat-batean grunge izatera behartuta ikusten nuen neure burua. Hori jada ez zitzaidan horrenbeste gustatzen.

Orain gutxi jakin dut grunge hitzaren esanahi zehatza: hala esaten omen zaio ingelesez, hanketako behatz tarteetan pilatzen den zaborrari. Bada, konparazio egokia iruditu zait, horixe baitira niretzako, musika sailkatzeko saiakera interesatu hauek: hanketako behatz tarteetan pilatzen den zaborra. Grunge-a, besterik ez.

Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude