Adierazpenak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eñaut Gantxegik Nabarra aldizkarian: "Protesta egitea badirudi euskaldunongan innatoki dagoen zeozer dela, eta musika terrenora eramanaz zer esanik ez (...) Musikariak eta magoak konparatzen ditut askotan; ez al dira musikari asko ilusionismotik bizi ala? Alegia, hitz eta melodia eder horien atzean dagoen trastienda ilun samarra da askotan. Mitozaleak gara, eta ezin dugu ukatu, gure super heroi propiyuak behar ditugu".

 

Lorenzo Portillo, Euskadiko Editoreen Elkarteko presidenteordeak Bizkaie! webgunean: "Hezkuntza Sailak ezarritako mailegutza sistema hori kulturearen euskal planaren kontrako eraso zuzena dala pentsetan dogu, kaltetuak argitaratzaile, liburu saltzaile, banatzaile, erabiltzaile eta sortzaileak eurak izango diralako. Gu benetako dobakotasunaren alde gagoz eta hori lortzeko badagoz bideak, berbarako, liburu-txekearen aukerea zabaltzea edota liburuen erosketea errenta autorpenean deduziduteko aukerea emotea".

 
 

Jose Mari Zabala artistak Berrian: "Kalitatea zer da? Kontzeptu bezala kalitatea ez zait batere adierazgarria iruditzen arte sorkuntzan. Orain ikusten dut zein apetarekin ari diren berreskuratzen garai bateko soinu, argazki, zinema artxiboak, eta nahiz eta teknikoki erabateko aldrebeskeriak izan, izugarrizko garrantzia dute lekukotza modura. Kalitatearen kontzeptua eroslearen kezka da. Niri bost axola. Nik fotokopia bati izugarrizko errespetua diot, ekarri edo ematen didanaren arabera".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.