Bond, James Bond bera ere automobil ekologikoan dabilela agertuko omen zaigu hurrengo filman. Horra noraino zabaldu den ekologismoaren moda politikoki polita.
Ekologismoaren garaipen erabatekoaren seinaletzat har liteke 007 ospetsuaren autoarena, baina baita ideologia horren erabateko porrotaren seinaletzat ere, nondik begiratzen zaion.
Gizarte modu jakin baten aurkako mugimendua izan zen hasieran ekologismoa. Gaur egun, gizarte modu horretan erosoen kokatuta daudenek ere ekologistatzat aurkezten dute beren burua.
Izan ere, gizarte modu jakin horrek, kontsumismoarenak, horixe du berezko ezaugarri behinen: direnak eta ez direnak irentsi, beretu eta neutralizatzeko gaitasun harrigarria; eta nago ez ote duen horixe egin ekologismoarekin ere.
Auto ekologikoan ibiliko zaigu hurrengoan Bond, eta baliteke 007 agentea 0,7 agentea bihurtzea ere, hirugarren munduarekiko elkartasunez noski. Bitartean, ordea, emakumeak bildumatzen jarraituko du, auto ekologikoak jazarpen zoroetan suntsitzen, gaiztoak dotorezia finez hiltzen.
Izugarri hedatu da, bai, ekologismoa, baina hedatuz joan den heinean nabarmen egin du berdetik zurira.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...