Arrastoak

Donostia Itsas Hiria
Donostia Itsas Hiria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostia Hitsas Hiria izeneko erakusketa ikusgai dago Donostiako Untzi Museoan, maiatzaren 28a bitarte. Erakusketan Donostiak Bizkaiko Golkoarekin izan duen harremana aztertzen da, erromatarren garaitik gaur arte. Gipuzkoako hiri nagusian, itsasoarekin zerikusia duten jarduerak Erdi Arotik XIX. mendera garatu ziren bereziki. Kontuan hartu behar da, gainera, Pasaiako badia Donostiaren kontrolpean izan zela urte luzez. Orotara 200 bat ale bildu dituzte (ilustrazioak, grabatuak, koadroak, afixak, argazkiak, txanponak...), guztiak merkataritzarekin, arrantzarekin, bale-arrantzarekin edo ontzigintzarekin zerikusia dutenak, baita piratekin lotutakoak ere. XIX. mende amaieran jarduera tradizional horiek alde batera uzten hasi ziren, eta Donostiaren alde turistikoa indartzen hasi zen. Itsasoarekiko harremana aldatu zen orduan, baina ez zen eten..

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...