Atahualpa Yupanqui handiaren lorratza

  • Data biribildu batek, jaiotzaren mendeurrenak hain justu, berritu dizkigu han-hemenka Atahualpa Yupanqui abeslari eta folklorista argentinarraren aipamenak.
Garbiñe Ubeda Goikoetxea
Garbiñe Ubeda GoikoetxeaDani Blanco
Arrastoa galtzen hasia bada ere, autore maitatua eta mila bider imitatua izan genuen sasoirik onenean. Ikono soziokultural gisan famatu zutenek, erreferentzia nagusitzat hartu zutenek edota, gerora, beste abeslari batzuen bidez ezagutu genuenok ere berdin, interpretazioaz harago dauden merituak aitortu genizkion; gitarra jotzeko trebezia aparta eta ahots sakon-sarkorra bera gainditzen duten balioak goraipatu; 60-70 hamarraldietako kantugintzak zabaldutako etika eta estetikaren lehen oinarriak finkatu izana txalotu.
Argentinako bidezidorrik ahantzienetaraino, bazterrik baztertueneraino eramango zuen bidaia sonatuak hunkitu gintuen, halaber.

Gurdi gaineko On the road batean imajinatu genuen, 1.500 inguru konposizio kreol sortu nahiz batzera bultzatu zuen barne sen horri bide ematen, inbasioaren oinatza besterik ez zegoen tokietan herri identitatea esnatzen, gizon-emakume anonimoen bitartez historia berridazten eta, zainetatik tiraka, bere odol indio, kreol eta euskaldunaren nahasketa aldarrikatzen.

Atahualpa Yupanqui handiaren lorratzak poeta konprometituak eta buru-belarri konprometitzeagatik hil zituztenak ekartzen dizkigu gogora ezinbestean, gure zoritxarrerako oso gaurkoak ditugun gaiak. Esate baterako, ahots, ideia, hizkuntza eta kultura ixilaraziak, inperialismoaren aurkako borroka, erbestea, sekula ahanzterik izan ez dugun tortura.

Eta segidan, aje guztiei aurre egiteko kemena galdu izanaz mintzo zaizkigun irudiak nagusitzen zaizkigu, lerroarteak irakurtzeko gogoa itzali dizkiguten oharrak, elkar hartzeko eta bide berriak jorratzeko ezintasunak. Gaur, betikotasunez jositako mintz batean bilduta baleude bezala azaltzen zaizkigu minbiziok, denboraren orratzek zulatzen ez duten burbuila batean babestuta baleude bezala, esanaren poderioz zentzua galdu duten hitz huts eta monotonoez hizketan ariko bagina bezala.

Axolagabetzen gaituen kemen eza geure kontzientziaren azterketetarako utzita, beste anakronismo mota bat leporatu nahiko nioke maisu handiari. Hala nola, emaztearen lanak bere obra zabalean aitortza zintzorik gabe kamuflatu izana; bizitza osoan izan zuen bidelagunaren ekarpenari, borondate onez izan bazen ere, izen-abizen propioak jarri ez izana, anonimotasunaren zakuan sartu izana. Orduko gizarteak, orduko argentinarrek, atzerritar batekin ezkondu eta lankidetzan aritzea nekez barkatuko zioten beldurrez omen, Atahualpa Yupanquiren ibiliak aztertzen dituztenen lanetan aipatzen denez.

Emazteak, alegia Paule Antoinette Pepin Fitzpatrick-ek, Argentinako konpositore puntakoenen artean aurkitzen den musikari nazionalitatez frantziarrak, kantu eder ugari utzi zituen Atahualpa Yupanquiren altxorrean Pablo del Cerro bezalako ezizenez. Horietarik batzuk, Chacarera de las piedras deiturikoa kasura, Yupanquiren gogoratuenetakoak eta interpretatuenetakoak dira oraindik ere.

Bihoakio, bada, mendeurren baten aitzakian paratutako nire gorazarrea omenaldien erdibidean gelditu den artista honi, eta bidenabar, itzalpetik atera ez diren emakumezko sortzaile anonimo guztiei.

Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude