Bahea


2008ko martxoaren 5ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Andoni Sagarnak Iparrorratza blogean esanak: "Quebec-eko gobernuak 4 milioi dolar inbertitu ditu Quebec-eko Unibertsitateak Outaouais-en duen campusean hizkuntza-teknologia garatuko duen zentro bat sortzeko. Outaouais delakoa Quebec-en mendebaldeko eskualde bat da. Bertan dagoen Gatineau izeneko hirian azken urteotan 80 enpresa ari dira lanean hizkuntzarekin zerikusia duten jardueratan. Quebec-eko garapen ekonomikorako ministro Raymond Bachand-ek esan du helburua Outaouais eskualdea 2020rako mundu-mailan itzulpen-teknologian liderra izatea dela.

(...) Urtean 5.000 milioi dolar ari dira fakturatzen eta 51.000 lanpostu sortu dituzte Kanada osoan, zuzenekoak nahiz zeharkakoak kontuan hartuz gero. Gatineaun bertan 700 pertsona ari dira lanean itzultzaileak, hizkuntza-irakasleak, software-ingeniariak eta proiektu-kudeatzaileak barne. (...) Haiek bai eta guk zergatik ez?".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!