Txolinkeriez

  • Aldameneko (Iritziaren Leihoa) batek esan dit “filosofikoegi” aritzen garela. Ez dakit, geroz, ni Ttakun honetara ailegatu aurretik horrelako gaiez mintzatzen ote zineten. Espero dut baietz. Bestela nire errua litzateke horren gai labainkor, astun, handi ustekotara –ez dut nire burua prestaturik ikusten, gainera– lerratzea. Barka nire errua bada, beraz.

2008ko martxoaren 02an
Juanjo Olasagarre
Juanjo OlasagarreJudit Fernandez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Saiatuko naiz eztabaida beste nonbaitera eramaten. Areago Ur, tonto izpi gabetasuna aitortu didazunez –zinez eskertzen dizut. Zurea irakurri ondoren lasaiago egin nuen, eta ez da ironia, lo–, baina ezin dut aipatu gabe utzi, Ur, zure analisia. Zuk ere ez duzu tonto izpirik zure baitan, eta oharkabean ala nahita, iruditzen zait jauzi egiten duzula. Kexatu egiten zara denok ez garela berdinak, batzuk besteak baino berdinagoak direla eta. Baiki. Baina zure kexa horrek berak aldarrikatzen du moral eta etika baten beharra. Edo erabili dugun beste termino bat erabiltzeagatik gure hitlerñoa bezatu beharra, izan ere, gure hitlerñoari erabateko askatasuna emanen bagenio erabaki beharko genuke ez dagoela eskubiderik salbu eta nirea soil-soilik, eta nirea baldin badago soil-soilik, besterenik ez dago salbu eta bestea niri berea inposatzeko gauza baldin bada eta orduan berea izanen da eskubide bakarra (barkatu biribilketak).

Fuera, beraz, ezker abertzalearen eskubideak, fuera hizkuntza gutxituen eskubideak, fuera irakiarrenak, fuera Vietnamgo umearenak, fuera homosexualenak, fuera hura, fuera bestea eta bestea. Gelditzen den eskubide bakarra indartsuenarena da. Izorra zaitez, beraz, ezker abertzalekoa bazara, edo Vietnamgo umea, edo irakiarra. Zapalduen artean egotea tokatu zaizu, eta hor konpon. Ez kexatu.

Ondorioz, moral bat aldarrikatzera behartuta nago, beharbada Niestzchek deituriko ahulen moral hura bera (zeinaren ustela eta ahalmen irentzailea salatu baitzituen), besterengatik bainoago niregatik, ni, ahula, bigarren mailako, exkasa naizela jakinik nire eskubideak defendatzeko modu bakarra hori dela uste dudalako. Gero Botereak edo botereek, nahi bezala, erabiltzen dutela moral hori, konforme. Morala, absolutua, unibertsala eta denondako berdina aldarrikaturik, boteredunek partziala, partikularra eta batzuendako bakarrik moldatzen dutela, konforme, baina ez badugu beharra aldarrikatzen ez dakit zein bide gelditzen zaigun. Beharbada ez genuke morala Corpus moduan ulertu behar baizik eta azturen bilduma moduan, Josik ongi dioen moduan, pragmatiko amerikarren bidetik.

Ildo honetatik, Josi, zuk botatako galderei ez dakit erantzuten baina orain arrazoi osoz egiten duzun galdera horri beste galdera bat paratuko diot aurrez aurre, nolabait ere denon moralaren eite labainkorra frogatzeko edo. Hona (eta, mesedez, ulertu jauziak jauzi): homosexualok ezin ezkondu gintezkeenean (oraindik Frantzian ezin dira) justua zen ezkontza? Eta batzuek ezin zutela etikoa al zen gainerakoak ezkontzea?

Horra galdera. Beste nonbaitera eraman dudala eztabaida, baiki. Baina irakurleengan ager daitezkeen harridura imintzioei esan nahi nieke homosexualen ezkontza ezarri den arte ez zela arazoa kontuan hartu ere egiten. Zenbat gizon eta emakume justu ezkondu dira batzuk ezin ezkon zitezkeela kontuan hartu gabe? Uko egin behar zioten ezkontzeari?

Eta horrekin ez dut ezer zuritu nahi, baizik eta agerrarazi agerian dagoenari baizik ezin zaiola erreparatu, morala jakinaren gainean baino ezin dela eraiki, zentzu horretan Madrilgo batek (esatearren) ez du ikusten edo ez du ikusi nahi gertatzen ari dena, heterosexualek homosexualen ezkontzearena ikusten ez zuten bezala.

Beste gauza batzuez idaztea agindu dut hasieran. Hark zioenari jarraiki, zein garrantzizkoak diren garrantzirik ez dutenak, txolinkeriez mintzatu beharko genuke, eskuan dugun liburuaz, erosi dugun Made in Vietnam azken arropaz, gure planez, eginen ditugun bidaiez. Ai baina... hor ere morala!

Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude