Foruetan

Edu Zelaieta
Edu Zelaieta
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Berezi samarrak ohi dira Euskal Herriko foru plazak; nortasun handikoak, hiri edo herriaren erdialdean kokatuak gehienean. Halakoxea da, baita ere, Gasteizkoa. Edo, are bereziagoa, uzten badidazue. Ez naiz ari Txillidak eta Peña Gantxegik duela 30 urte elkarlanean diseinatutako arkitektura-eskulturaz edota Iparragirre bardoak sorterrira itzultzean isuri omen zituen hitzez, nahiz eta hauek ere plazan aurkituko dituzun.

Frontoia da, nire ustez, Gasteizko Foru Plazari letra larria zinez ematen diona. Bertan, jende asko eta aski diferentea biltzeko ohitura errotuta dago. Pilotaren jokoa lagun ezberdinen elkargune gertatu da nonbait. Esaterako, hiriko ijitoak eta paioak ellkarrekin aritzen dira; zahar nahiz gazte. Ez da, ez, arestikoa adibide arrunta gure hirian.

Hala ere, Gasteizko Udalak ez du bertan inbertitu nahi. Nahiago izan bide du Andra Mari Zuriko bataila-monumentuari buruzko herri eztabaida (sic) bultzatu, gasteiztarrok hitza eta parte har genitzan: monumentua mugitu bai ala ez. Demokraziaren ondorioz, gerra bati eskainitako garaikurra berritzen ari gara.

Hurrengoan, lagun nahiz amorante, foruetan egingo dugu zita.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.