Gizona bere heldutasunean

  • Izena. Hamalau urterekin –gaur baditut berrogei gehiago– hartu nuen erabaki bat garrantzitsua: ordura arteko Migeltxo aurrerantzean Mikel izango zen. Errieta egin zidan maistra karlista batek Tolosako eskolapioetan, azterketak izen ilegalez sinatzen hasi nintzaionean, baina seguruenik maistraren petralkeriak indartu besterik ez zuen egin nire erabakia, nortasunaren bila abiatzekoa.
Mikel Irizar
Mikel IrizarAlberto Elosegi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hizkuntza. Handik urte gutxira, hemezortziren bat izango nuen, beste erabaki bat hizkuntzaren bidegurutzera iristean: euskalduna izango nintzen, erabili eta garatu eta barneratu egingo nuen etxean jasotako euskara, nire izaeraren ezaugarri bihurtzeraino. Madrilen bizi nintzen, eta han bazuen euskarak zer afektiboari metatzen zitzaion beste balio erantsi bat: bereizteko balio zuen, jende artean egon arren isilka hitz egin beharrik gabe.

Izana. Pare samarrean baina geroxeago etorri zen hirugarren zutabea, militantzia abertzalea. Artean klandestinitatean, eta politikan beti; indarkeria gorrotatzen nuen ordurako, izan etsaiarena edo “gurea”. Eta militantziarekin piztu zitzaidan jakin-gosea: nondik, nora, nola... Hor konturatu nintzen hartzen zaila zela nire izaera berria, euskal herritarrarena. Lerro zuzenekin oker idatzitako iragana da gure tribuarena; eta, hortik abiatuta, ezin aurrerako norabidea samur topatu.

Zalantza. Ez nuen urte asko behar izan politika formalarekiko esperantza galtzeko. Alderdiek segurtasun setatia behar izaten dute eta ni zalantzak bizi nau, galderak ditut maite. Urte luzeak daramatzat nire buruari galdezka, bidegurutze bakoitzean: eta orain, nondik? Adinean aurrera, burua atzera jiratu eta bidezidorra dakusat, ez beti zuzena. Ez nuke aldatuko, konforme nago egindakoarekin.

Gaur ni. Izena eta hizkuntza ondo itsatsita dauzkat, nirekin gordeko ditut betiko. Izanari buruz, zalantza gehiago. Ez naiz aberri zale, seguruenik ezta abertzale ere. Tribuaren iragan oker idatzia ez zait arrazoi aski etorkizun jakin bat marrazteko. Aldi berean, independente izan nahi nuke Espainiatik eta Frantziatik, haien nazionalismo erasokor eta zabarrak egonezina eta larrigura sentiarazten dizkidalako.

Gaur gu. Euskaradunon tribuari ajeak eta sasoia biak antzematen dizkiot. Iritsi da honaino garai urrunetatik, eta nahi luke aurrera egin. Badabil oraino. Nora eta nola asmatu behar du, ordea. Eta norekin. Ohi bezala, baina inoiz baino areago, ez baitago bera bakarrik Euskal Herrian, bestelako tribuak ere badira hemengo, lehengusu baskoak nagusi. Hain zuzen, hor legoke koska garrantzitsua: etxean nagusitasuna lortzea, alegia, hegemoniko izatea. Sarri bota izan dugu kexua: gizarteko erreferente nagusiak ez dira euskaldunak. Jar dezagun esaldia alderantziz: euskaldunak ez dira gizarteko erreferente nagusiak. Bigarren moldea lagungarriago zaigu norabidea igartzeko.

Bihar zer? Ortodoxia zaharkituan ari gara, noraezean. Alderdi abertzale nagusiak jaungoikoa eta lege zaharra daramatza oraindik izenean. Eta, oro har, abertzaletasunaren oinarriak dira mapa bat eta herriaren izateko eskubide supremoa, ezinbestean –noiz ez badakigu ere– munduak onartu beharko duena. XIX. mende erromantikoan bizi gara, XXI.a hasia ez bailitzan.

Hala ere, hausnarketa interesgarriak hasi dira, han-hemenka, Nafarroa aldean bereziki, heterodoxian barrena eta alderdietatik aparte. Hauek ez dute asko lagunduko, ohikoan baitaude eroso; ez bezate behintzat trabarik jar. Eta, behin desiotan hasita, azken bat: bilduko al dugu ausardia nahikorik behar bezain heterodoxo izateko!

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude