Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren euskarazko gehigarria da Egan. Aldizkariaren azken zenbakian, Luis Haranburu Altunak Jose Miguel Azaola (Bilbo 1917-2007 Alcala de Henares) Eganen sortzaile eta eragile nagusienetakoa izandakoa dakar gogora. Pasa den irailaren 8an zendu zen. Bestalde, erresentimentuaren kulturan amaitzeko arrisku neoliberalak salatu ditu Joseba Gabilondok, kulturaniztasunaren proiektua aldarrikatzeaz batera. Fertxu Izquierdok berriz, Joseba Sarrionandiak bere garaian Zeruko ARGIAn eta Anaitasunan azaldutako zine-kritikak ditu hizpide. Mikel Atxagak Joakin Arostegiren lan ausartak ditu mintzagai. Arroa auzoko (Zestoa, Gipuzkoa) bikarioa izan zen Arostegi eta eliza berritzeko asmoz idatzi zuen. Azkenik, haur eta gazte literatura sailean, Seve Callejaz hitz egin du Iñaki Zubeldiak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.