Begi urdinen jatorria

  • Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitateko ikerlari talde batek begien kolore urdinaren jatorria aztertu eta gauza interesgarriak aurkitu ditu. Adibidez, orain 8.000 urte gertatutako mutazio genetiko baten ondoriozkoa dela eta pertsona bakar batetik abiatu zela. Begi urdinak dituzten guztiek arbaso bera dute.
Begi urdina
Begi urdin parea orain 8.000 urteko mutazio batek sortu omen zuen
Ikerketa taldeko Eiberg irakasleak dioenez, hasieran begi guztiak arreak ziren, baina OAC2 genearen mutazio batek, 15. kromosoman, begi arreak sortzeko ahalmena eten zuen bat-batean.

OAC2 genearen zereginetako bat hileari, larruazalari eta begiei kolorea ematen dien melanina sortzea da. Aipatu mutazioak melanina gutxiago sortzea eragiten du, baina ez du prozesua erabat eteten. Erabateko etenak albinismoa dakar, izan ere.
Mutazioak ez du abantailarik ezta desabantailarik ere. Gizakiarengan gertatzen diren garrantzirik gabeko milaka aldaketetako bat baino ez dela adierazi dute ikerlariek.

Beatles-ak espazioan

NASAren sorreratik 50 urte bete direla-eta, otsailaren 4an The Beatles taldearen abesti bat espazio zabalera bidaltzea erabaki zuten. Kantua Lurretik 431 argi-urtera dagoen Alfa Ursae Minoris izarrerantz –iparrizarrerantz, alegia– bidali dute, Deep Space Network sarea erabiliz. Sare horren instalazioak Goldstone-n (AEB), Madrilen (Espainia) eta Camberran (Australia) daude. Leku horietatik bidaliko da, 186.000 kilometro segundoko abiaduran, Across the universe abestia (Unibertsoan zehar); bai NASAk bai Beatles-en jarraitzaileek “Across the universe egun” gisa bataiatu dute otsailaren 4a. NASAk 1958ko otsailaren 1ean bidali zuen espaziora lehen satelitea, Explorer 1, eta Beatles-ek 1958ko otsailaren 4an eman zuten argitara kantu hori.

Ez da Beatles-en musika espaziora bidaltzen duten lehenengo aldia. 2005ean bide bera hartu zuten Paul McCartneyren hainbat kantuk.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude