Euskal ekonomiaren abiada

  • EAEko ekonomia oso osasuntsu ibili da azken hamabi urteetan. Batez beste, %4 igo da errenta urtero. Horrelako aldarterik ez da izan, ez Euskal Herrian ez beste naziotan. Europako mandatariek Lisboako estrategia deituriko helburua aldarrikatu zuten Portugalen. Alegia, Europar Batasuneko (EB) kide bakoitzak %3 igo behar zuela bere ekonomia urtero. Jomuga hori jarri zioten elkarri, ongizatearen eta hazkunde jasangarriaren eredu moduan. EAEko ekonomiak eta Nafarroakoak aise gainditu dute maila hori. Lehena %4 hazi zen eta Nafarroakoa %3,5 epealdi berean. Hego Euskal Herriak erabat betetzen du Lisboako estrategia. Iparraldeko ekonomiaren hazkunde zehatzik ez dakigu, baina euskal ekonomiak, oro har, betetzen du Lisboako helburua.

2008ko urtarrilaren 30ean
Joxe Mari Agirre
Joxe Mari Agirre EAJko kideaJoseba Olalde
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ekonomiaren gaitasuna neurtzeko, biztanleko Barne Produktu Gordina (BPG per kapita) erabili ohi da, metro gisan. Hau da, eremu bateko biztanleek estatistikoki sortzen duten aberastasuna. 2007ko amaieran euskal ekonomiaren aberastasuna EBkoaren –batez bestekoaren– gainetik dago.
 
Biztanleko BPG 100 izanik, 130 izango litzateke euskal ekonomiaren aberastasuna. Honek esan nahi du EBko batez besteko baino hogeita hamar puntu gorago gaudela.
 
Ekonomiaren arrakasta ere lan merkatuarenetik neur daiteke. Bikote hau elkarrekin dabil, BPGk gora egiten badu iraunkor, lan gehiago sortuko da eta alderantziz. Esaterako, langabezia hogei puntu jaitsi da eta 360.000 enplegu sortu dira Hego Euskal Herrian, hamabi urteotan. Esan behar da hala ere, lanpostu horietako banaka batzuk finkoak izan direla eta gehienak aldi baterakoak.
Euskal ekonomiaren lehiakortasun indarra aipatzerakoan, badago beste ezaugarri bat ere. Lehenago estatuko merkatuan saltzen genuen gehiena, eta orain Europakoan. Gure esportazioak –estatutik kanpo– bikoiztu dira hamabi urte hauetan. Kanpoan saltzen ditugun ondasun eta zerbitzuen %45 estatuko merkatutik kanpora doa eta %55 estatuko merkatura. Esan nahi baita Europako merkatuak estatukoak ia adina eragiten diola gure eskaintza ahalmenari. Gauzak aldrebesten hasiak direla dirudi ordea: eraikuntzaren gainbehera, higiezinen porrota eta mailegu hipotekarioen zaborrak aipatzen dira errudun bezala.
 
Datorren urtean aurreko urteetan baino gutxiago haziko gara. Hala ere, hiru inguruko hazkunde tasa aurreikusten da datorren urterako. Ekonomia %3 igotzen bada ez dago krisi aldirik. Lehen baino gutxiago hazten ari da, baina bi edo hiru igotzen den bitartean ez dago krisirik, geldotzen joango bada ere. Krisialdian sartzeko ez-hazkundea edo hazkunde negatiboa behar da. Beharbada krisialdi baten atarian egon gaitezke, baina ez 2008an. Urte honetan iaz baino gutxiago igoko da gure ekonomia. Behi gizenen ondoren behi meheagoak etorri omen dira Joseren ametsetan.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude