Onak dira ondasunak eta ona da gozatzea. Baina denok gozatzekotan, ez bestela. Horrelaxe ekin dio Joxe Arregik Hemen erlijio pentsamenduko aldizkariko azken zenbakian egin duten Irabaziaren legea eta justiziaren legea izeneko gogoetari. Ekarpenen artean honakoak, besteak beste: José Ignacio Calleja Sáez de Navarreteren Etika eta negozioak; Xabier Etxeberriaren Jesus eta dirua; Jesús Martínez Gordoren Dogmatika neoliberalaeta Jainkoaren misterioa; Sebastian Gartzia Trujilloren Prometeo, Diskoboloa ala Sumariarra?; Peru Sasiaren Herriaren Etika: ekonomia Zuzentasunaren zerbitzura jartzen; eta Joseba Azkarraga Etxegibelen Zentzuz lan egin, zentzuz bizi. Arrasateko kooperatibiston esperientziaz.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!