Adierazpenak


2008ko urtarrilaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Unai Busturia komikigileak Aldaketa 16n: "Komikitik bizitzea oro har oso zaila da. Euskarazko komikitik bizitzea guretzat behintzat ezinezkoa. Hala ere, itzulpen kontu bat baino ez da. Nire ustez beti egingo dugu komikia euskaraz nahiz eta gero beste hizkuntza batera itzuli. Gure pertsonaiek, buruan ditugula, euskaraz egiten dute (...) Bikain iruditzen zaigu kanpoko lan arrakastatsuak euskaratzea. Pentsa, beste herrialdetako liburuak itzuliko ez balira. Gehiago itzuli beharko lirateke, oso eskaintza txikia dago eta".

 

Martin Altzueta komikigileak Diario de Navarran: "Komikiak gutxik irakurtzen dituzte, baina ez dut uste hori Nafarroan soilik gertatzen denik. Orokorra da eta gainera beti hartu izan da maila baxuagoko generotzat... Artearen esparruan, zarzuelak musikaren esparruan duen garrantzia bera dauka (hori, noski, ez da nire iritzia) (...) Komikiaren egoera une honetan txarra da, Internet hortxe dagoen arren...".

 
 

Pedro Manterola Jorge Oteiza museoko zuzendariak El Correon: "Gure garaiko kultura ikuskizunaren kultura da, gauzak dibulgatzeko arinkeriaz jokatu beharra duen kultura (...) Guggenheim oso eraikin ederra da; arkitektura pertsonal bati erantzuten dio baina funtzionatzen du. Gaur egun Guggenheim kritikatzea, mundu guztiak goraipatu dituen efektuen ostean, Gorenaren aurka aritzearen parekoa da (...) Museo berrien arketipoa da, eragin sozio-politiko handikoa. Baina niri jendez lepo egon ohi diren museoak ez zaizkit gustatzen".

 

Jon, Musika Armatu Komandoko (MAK) kideak Garan: "Egia da gaur egun gutxi garela euskaraz rapeatzen, baina ikusiko duzu, hamar urteren buruan, oroituko garela garai batez rock eta punk musika baizik ez zela egiten Euskal Herrian! Gure ustez, garai batez punk eta rock musikek adierazten zuten errabia, rapak ekar lezake".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude