Suhiltzaileentzat estilo liburua

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Suhiltzaileen irratirako estilo fitxak du izena liburuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz argitaratu da. Irrati bidezko ahozko komunikazioa euskaraz hobetzeko asmoz hainbat esamolde bildu dituzte liburuan, eta baita hiztegia ere, gaztelaniazko ordainekin. Esamolde eta hitz batzuk lehendik argitaratutakoak dira, baina beste hainbat suhiltzaileek beraiek egokitu eta asmatu dituzte eguneroko lanean erabili ahal izateko. Tresnei, ibilgailuei, azpiegiturei eta komunikazio beharrei begira aukeratu dituzte hitzok eta esamoldeok. Liburua bereziki suhiltzaileentzako bada ere, litekeena da beste lanbide batzuetarako balio izatea.

Liburua sarean dago helbide honetan: www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/suhiltzaile

Azkenak
Eguneraketa berriak daude