Beste hizkuntza bat


2007ko abenduaren 23an
Azzedin oso berandura arte ez zen jabetu etxean hitz egiten zuen hizkuntza ez zela marokoarra, amazigh baizik. Hark uste zuen oso aldaera “pobrea” hitz egiten zuela, eta horregatik ez zegoela modurik Marokoko beste hiztun batzuekin elkar ulertzeko. Maiz ez dugu kontua hartzen Marokon dauden arabieraren aldakiak Koranetik oso ezberdinak direla, bai eta ikastetxeetan erakusten den arabiera jasotik ere. Marokotik heldu diren askoren hizkuntza amazigh da, ez arabiera. Hala ere, horietatik asko ez dira horren jakitun, eta arabieraren aldaki bat hitz egiten dutela uste dute, ez bestelako hizkuntza bat. Amazigh hiztunetako batzuek ikastetxean arabiera klaseak jasotzen dituzte, baina egiazki hizkuntza horrek ez du zerikusirik horiekin. Areago, haiena ez den identitatea indartzeko balio dute arabiera klaseek kasu horietan. Haiek ere ez badakite zein hizkuntza den haiena, are zailagoa izanen da guretako jakitea, eta neurriko hezkuntza eskaintza bat eskaini ahal izatea, haien burua ezagutzeko eta, beraz, haien identitatea indartzeko balioko duen eskaintza.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude