Oihana izeneko zazpi urteko neskatila da Imanol Azkuek sortu, Txiki Agirre Keixetak marraztu eta Roberto Gutierrezek diseinatutako kontakizun honen protagonista. Osaba Patxi bisitatzera kartzelara doan batean, honek koaderno gorri eta uztaidun bat ematen dio opari, esanaz han egiten, ikusten eta pentsatzen dituen guztiak idazteko. Etxera bueltatzeko autoan sartu bezain azkar hasiko da Oihana koadernoa betetzen. Idatziko duen lehen gauza, honakoa: “Kartzelan gauza bakarra dago ona: osaba Patxi”. Hortik aurrera Oihanari bururatzen zaizkionak ezagutuko ditugu: aitak ez dakiela desfilatzen; osaba Mikelen baserrian dagoen txakurrari nolako beldurra dion; litxarkerien dendan matematika nola erakusten dioten edo gurasoak nola galtzen dituen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...