Gerra Hotzaren akuriak

  • Nevada (AEB), 1951. Nevadako Proba Esparrua erabili zuten lehenengoz. 1962 bitartean ehunka bonba atomiko leherrarazi zituzten bertan. Bonba suntsitzailearen ondorioak ahalik eta ondoen ezagutzea zen helburua, eta gizakiengan zuten eragina xede horren barruan zegoen, noski. Zer gaitasun operatibo izango zuen ejertzito batek gerra nuklear baten ondoren? Erantzuna lortzeko giza akuriak behar ziren eta ejertzitoak ez zuen erreparorik ipini “boluntario” mordoa Nevadara bidaltzeko. Soldaduek ez zuten inoiz jakin zertara zihoazen. 1951ko azaroan gertatu zen, operazioari Buster izena ipini zioten eta 21 kilotoitako bonbari Dog esan zioten. 6.500 soldadu leherketa gunetik sei miliara edo hurbilago ipini zituzten; talka-uhinak ez zituen harrapatu behar, baina erradiazio-haizeek bai. Ondorioak larriak izan ziren eta operazioa AEBetako gobernuak ordaindu beharreko milioika eta milioika dolarretako kalte-ordainengatik egin zen ezagun.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Baina Gerra Hotzaren urteak ziren eta Sobiet Batasunak ezin zuen lehian atzera egin. 1954ko irailaren 14an, goizeko 9:33ean, bonba atomiko batek eztanda egin zuen Orenburg izeneko herriaren gainean, Totskoe inguruetan, lurretik 350 metrora. Hamar kilometroko inguruan 70.000en bat lagun bizi ziren. Operazioan Georgi Khuzov mariskal ezagunak parte hartu zuen –Bigarren Mundu Gerran etsaiaren “urguilua zapaltzeko” hamaika emakumeren bortxaketa agindu zuen berberak– eta milaka soldadu, 1.200 tanke eta 320 hegazkin bidali zituen berehala leherketaren hipozentrora, borroka-simulazioak egitera.

Buster operazioak ehunka hildako eta milaka gaixo eragin zituen. Eta horretan SESBk erraz hartu zion aurre Orenburgeko bonbarekin: 45.000 hildako inguru eragin zituen urte gutxian, zibilak nahiz militarrak. Bonba jaurti zuen Tu-4 hegazkineko pilotua ere leuzemiak hil zuen eta kopilotua, berriz, hezur-muineko minbiziak.

Saiakera nuklear horietan propio bilatu zuten gizakiengan kaltea sortzea, gero ondorio horiek ikertu ahal izateko. Proba nuklearrak populaziorik gabeko guneetan egin dituzte geroztik, baina horrek ez du esan nahi biktimarik sortu ez dutenik. 1954an, Marshall uharteetan, Castle Bravo eztanda termonuklearrak euri erradiaktiboa eragin zuen milaka kilometroko erradioan, eta Itsaso Bareko eremu horietan minbizi kasuak ugaldu egin ziren nabarmen. Gerran bi aldiz erabili da bonba atomikoa, baina 2.000tik gora proba egin dira 1945eko ekainaren 16an Manhattan proiektuak arrakasta izan zuenetik –AEBk 1.054, SESBk 715 eta 969 artean eta gainerakoak, batez ere, Frantziak, Erresuma Batuak eta Txinak–. Horixe da behintzat ofizialki ematen den kopurua, sismografoek onartu gabeko askoz eztanda gehiago jaso baitituzte.

Eta Orenburgen, gaur egun, mende erdi baino gehiago pasa denean, minbizi tasa Txernobilekoaren bi halako da.

Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude