Aurreko astean LAB sindikatuak Nazio Biltzarra egin du eta bertan erabaki du ikasturte honetarako asmoa: “Bestelako Euskal Herria posible da”. Aste honetan bertan, hilaren 25ean, hasi dira neurri batzuk aplikatzen Gasteizen egindako manifestazioan. “Aldaketa politiko eta sozialaren alde, marko demokratikoa” izan zen leloa. Honek jarraipena izango du azaroaren 9an Iruñean izango den manifestazioan; hark “aldaketa politiko eta sozialaren alde, geuk erabaki nahi dugu arlo ekonomiko eta sozialean” leloa izango du.
Manifestazio horiekin erakutsi nahi dute marko demokratiko berria beharrezkoa dela, baita bestelako balio ekonomiko eta sozialak dituen Euskal Herria ere. Enplegu, ezegonkortasun, ezbehar, aukera berdintasun eta antzeko gai ekonomiko eta sozialetan zazpi lurraldeetako langileek erabakitzea da asmoa. Horrela, euskal gune sozio-ekonomikoa errespetatzea nahi dute, baita lan harremanen marko euskalduna ere. EAJ eta UPNk kudeatzen duten eredu neoliberalarekiko alternatiboa izango den eredu ekonomiko eta sozialaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du sindikatuak. Egungo eredu fiskalaren aurkako borroka defendatzen dute, ez delako aberastasunaren banaketarako sistema, ez duelako iruzurraren aurka egiten eta administrazioen ustelkeria ahalbidetzen duelako. Hor segitzen dute, argitu gabe, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Ogasunen ustezko iruzurrek. Horiek dira beste edozein euskal sindikatuk, ñabardurak alde batera utzita, bere egin beharko lituzkeen helburuak. Beraz, desiragarria litzateke, behar denerako, sindikatuen batasuna helburu horiekiko.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.