BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XI. Jaialdia urriaren 26tik azaroaren 4a bitartean egingo da Bizkaiko hiriburuko hainbat eraikinetan: Arriaga antzokian, Bilborock eta La Fundición aretoetan, San Frantzisko Auzo Etxean, BilbaoEszenan... Besteak beste, Euskal Herriko, Portugalgo, Espainiako, Suitzako, Japoniako eta Brasilgo dantza eta antzerki taldeek parte hartuko dute jaialdian. Joclécio Azevedo koreografo brasildarrak A pesar das evidencias perfomancea eskainiko du hilaren 27an Bilborocken; eta Ieltxu Martinez euskaldunak eta Marcia Bernardes brasildarrak sortutako Teatro Kapota mas não Breka konpainiak Destranjis ekimena aurkeztuko du urriaren 29tik azaroaren 2a bitartean. Bizileku-laborategi multidiziplinar horrek herritarren parte hartzea eskatuko du. BAD jaialdiko egitarau osoa Interneten aurki dezakezue: www.badbilbao.com.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.