Prometeo berriaren automata zaharrak

  • Grenoble (Frantzia), 1709ko otsailaren 24a. Jacques de Vaucanson jaio zen familia txiro baten baitan. Lehen aldiz amarekin elizara joan zenean, bertako erlojuak txundituta utzi zuen mutikoa. Ordu luzez egon zen erlojuari begira, eta astebete geroago erlojuaren mekanismoa zehaztasun osoz berregitea lortu omen zuen. Semearen dohain harrigarriak ikusita, ama alargunak jesuitengana bidali zuen haurra, hezkuntza egokia jaso zezan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Handik aurrera, gaztearen ametsa bizi artifiziala sortzea izan zen. Gaixorik zegoen batean, sukarrak jota, bere lehen proiektua bururatu zitzaion: musikari artifiziala sortuko zuen. Hortaz, ia gorputz atal guztiak mugitzeko gai zen txirularia egin zuen. Gainera, hilabeteak eman zituen giza azalaren antza izango zuen materialaren bila. 1738ko otsailaren 11n erakutsi zuen asmakizuna eta erantzun ezin hobea jaso zuen. “Arima ematea besterik ez zitzaion falta” eta antzekoak bota zituzten “mirariaren” lekukoek. Voltairek berak “Prometeo berria” ezizena ipini zion asmatzaileari. Ospeaz gain, lehen aurkezpen hark lanean jarraitzeko behar zuen babes ekonomikoa eman zion. Musikariaren azken bertsioa hamabi melodia jotzeko gai zen.

Baina Vaucansonen asmakizunik ezagunena urtebete geroago, 1739an, aurkeztutako ahate automata izan zen. Benetako ahateak bezala mugitzeaz gain, digestio-sistema artifiziala eman zion Vaucansonek: arto-aleak jan, digestioa egin eta gorotza iraizteko gai zen. Luis XV.a erregeari ahatearen bertsiorik garatuena erakutsi zion: begiak kliskatzen zituen, eta mokoarekin lumak orrazten zekien, benetako hegaztiek bezala. Erregeak, txundituta, miraria azaltzeko eskatu zion jenioari, eta hura gihar artifizialen, digestio-hodien eta erreakzio kimikoen sistema korapilatsuaz jardun zen luzaz.

Baina berehala, Frantziako meatzarien grebak asmatzailearen gainbehera ekarriko zuen. Agintariek meatzari artifizialak egitera behartu zuten Vaucanson eta, automaten aurkako sabotaje ekintza batean hainbat langile hil zirenean, errua berari egotzi zioten. Erbestera joan zen ihesi, eta bidean seme-alaba artifizial guztiak galdu zituen.

Mende erdi geroago, Goethe bera saiatu zen Vaucansonen lanak berreskuratzen, baina aurkitutako ale bakanak suntsituta topatu zituen. Ondoren, hainbat plano eta marrazkitatik abiatuta, 1739an aurkeztutako lehen ahatearen erreplika egin zuten –Luis XV.ak ikusitako bertsio osoagoaren planorik ez da gorde–. Gaur egun, ordenagailu eta Internet izeneko asmakizunak eskura dituztenek ondorengo helbidean ikus dezakete erreplikaren funtzionamendua: http://www.youtube.com/watch?v=biXIZCL87to.

1782ko Paris iskanbilatsuan hil zen Vaucanson, ospea erabat galduta. Bizi zen artean inork ez zion jaramonik egin, adibidez, ehungailuak automatizatzeko garatutako ideiari. Urte batzuk geroago Joseph Marie Jacquard-ek heldu zion Vaucansonen hariari. Jacquard ehungailu ezagunaren sortzaile moduan sartu zen historian, eta Vaucansonek, berriz, tartetxo bat baizik ez du lortu bitxikerien historia txikian, kaka egiten duen ahate automataren asmatzaile modura.

Azkenak
2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Eguneraketa berriak daude