Erdialdeko Asian jokatzen da XXI.eko partida izugarria

  • Errusiarrak, txinatarrak eta Mendebaldekoak etengabe dauzkate ate joka Erdialdeko Asiako errepubliketako buruzagiek. Petrolioa daukate, gasa ere bai, eta gainera kokagune estrategikoan bizi dira. Geopolitikak indartu adina arriskutan jartzen ditu Asiako errepublikok.
Hidrokarburoaren sare
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
“Great Game” euskaraz “Partida Izugarria” ipini dugu, nahiz eta gaztelaniaz “El Gran Juego” eta frantsesez “Le Grand Jeu” eman dituzten. Ingelesezko Wikipediari galdetuz gero “Great Game”, bertan aurkituko duzu 1878ko cartoon polit bat: Afganistango emir edo erregea alde batean hartz errusiarra eta bestean lehoi britainiarra dituela, biek inguratuta.

Régis Genté kazetariak Le Monde Diplomatique hilabetekarian Les ex-républiques soviétiques dans la géopolitique mondiale. Du Caucase à l’Asie centrale, “grand jeu” autour du pétrole et du gaz plazaratu du. Hasi Georgiatik eta Pakistan arteko gatazka eta arazoak argitzeko geopolitikak eskaintzen duen gakoa esplikatu du Genték. Bere azterketa kontuan hartuta, hobeki ulertzen dira Asia erdialdeko katramilak, Afganistango hondamendia barne.

Wikipediara itzuliz gero, ikus daiteke Partida Izugarri hau aspalditik datorrela: Errusiaren eta Inperio Britainiarraren arteko lehia Asia erdialdea kontrolatzeko. Partida Izugarria, Persiak eta Errusiak 1813an sinatutako itunetik hasi eta Londresek eta San Petersburgek 1907an konbentzioa hitzartu arte luzatu zen lehen fasean, eta handik sortu zen oraindik buruhausteak ematen dituen Afganistan estatua, bi blokeen arteko mugan. Bigarren fasea luzatu zen boltxebikeek agintea hartu zutenetik 1991a arte.

“Orain gori dago Great Game berria –idatzi du Régis Genték– eta oraingoan petrolioa eta gasa daude arazoaren muinean. Baina hidrokarburo eskeak ez du besterik gabe esplikatzen, potentzia handiek Asia erdialdeko eta Kaukasoko errepublika sobietar ohiak berenganatzeko daukaten gudua. (...) Oleoduktoak zera dira: eskualde horretako zortzi estatu berri independienteak beren magal geoestrategikoan lotzeko erabiltzen dituzten soka luzeak”.

Great Game zaharraren “Indiak” zeuden jokoan, koroa britainiarraren harribitxia. XXI. mende hasiera honetan Erdialdeko Asia kolonizatu nahi dute, batzuek eta besteek, arerioa neutralizatzeko, kazetariari Kirgizistango diplomatiko batek aitortu dionez. “Gasa eta petrolioa badira berez helburu, baina baita influentziak lortzeko tresna ere”.

Sobiet Batasuna erori berritan, hartatik sortutako estatu independienteek petrolioan aurkitu zuten aurrekontua handitu eta Moskurekiko burujabetasuna sendotzeko modua. 1980ko hamarkadan horrela sartu zuten muturra Mendebaldeko korporazioek Kaspio itsasoan, petrolioa ustiatzeko.

Hurrengo hamarkadatik hasi zen Mosku erreakzionatzen. Hona adibide argigarria: 1993an estatu kolpe batek kendu zuen agintetik Azerbaijanen Abulfaz Eltxibei lehendakaria, errusiarrek areriotzat ikusia, eta haren ondoren agintea hartu zuen Aliev-ek –KGBko jeneral izana bera– laster eskaini zien akordio bat errusiarrei petrolio aferetan.

Baina Amerikako Estatu Batuek urte horietan apustu gogorrak egin dituzte parajeotan. Garestiena, Baku-Tbilisi-Ceyhan (BTC) oliobidea. Nola edo hala hori eraiki nahian, Kaspio aldeko petrolio aurreikuspenak exajeratu egin zituzten amerikarrek. Orduan aipatu zen 243.000 milioi upel ote zegoen han, eta gaur erreserbak 50.000 milioitan kalkulatzen dira. Baina errusiarrei hesia jartzeko BTC derrigorrezkoa zuen Mendebaldeak.

Delako terrorismoaren kontrako borroka ere erabili dute AEBek: base militarrak dauzkate Kirgizistanen eta Uzbekistanen. Errusiaren baratzean.

Petrolio eta gasaz gain

AEBek esku hartu zuten Georgian (2003), Ukrainan (2004) eta Kirgizistanen (2005) gertatutako aginte aldaketetan... eta orduan hasi ziren inguru honetako beste agintari autokrata batzuk berriro Moskura edo eta Pekin aldera begira. Oinpean dauzkaten petrolioak eta gasak lagunak aukeratzeko bidea ematen dielakoan.

Urte horietan hasi da Errusia, Putinen bultzadaz, Erdialdeko Asiako errepublikekin harremanak berriro estutu nahian. Turkmenistan da egoera berriaren adibide nabarmena. 2003an presio gogorra egin zion Saparmurad Niazov lehendakariari, gasa errusiarrei saltzeko 25 urteko kontratua sinatu zezan. Baina Niazov hildakoan, Axkhabad presidente berriak kontratua berrituarazi zien errusiarrei, epea laburtu eta prezioa handituz. Nola? Bitarte horretan Hu Jintao txinatarrarekin negoziatuz beste kontratu bat, gasa Txinara ere bidaltzeko.

Errusia gasetan munduko lehen ekoizlea da eta petroliotan bigarrena. Baina gainera, bere kokapena erabili nahi du Europarekin eta AEBekin indar handiagoz negoziatzeko. Hauek berriz, eginahalak egiten dituzte alderantzizko norabidean. Aipatu dugun Baku-Tbilisi-Ceyhan oliobideak min egin die errusiarrei. Baina gainera AEB eta Europak beste bi proiektu handi dauzkate esku artean Erdialdeko Asiako petrolioa eta gasa errazago etxeratzeko.

Bata da Kazakhstan Caspian Transportation System. Honen bidez, 2010. urtetik aurrera egunean 1,2-1,5 milioi upel petrolio ekarri nahi dituzte Mendebaldera, Kaspio itsasoa ontziz zeharkatuta eta gainerakoa BTC oliobidetik. Bestea oraindik asmoa besterik ez da: Kazakhstan eta Turkmenistango gasa Kaspioan barrena ekartzekoa, ontziz hau ere, Errusiak eta Iranek ez dute-eta itsaso hori hodiz zeharkatzerik ametitzen.

Erdialdeko Asiako partida handi honek baditu jokalari gehiago. Afganistanek mugan daukan egitekoa ezaguna da. Aldiz, Iran atera da orain artean jokaldi guztietan kaltetuena. Inbertsiorik handienak egin dituzten mendebaldarrak ondo saiatu dira petrolio hodi bakar bat ere ez pasatzen Irandik barrena. Amerikarrek oraindik indarrean dauzkate Iranen eta Libiaren kontrako zigorrak, eta beste inor ez da ausartzen Washingtonen araua hausten, Erdialdeko Asiako hidrokarburoak itsasoratzeko bide laburrena Iran zeharkatzea den arren. Erregaiak erraz eskuratzeko aukerak horrela galdu ditu Indiak, adibidez. India ere geopolitikaren kaltetu du.

Txina da amerikarrei errespeturik ez izateko gai den bakarra. Txina da Irango petrolio eta gas negozioaren salbamendu txalupa ere. Baina badu Erdialdeko Asian jokatzeko desira ere. Hiru helbururekin. Bata, segurtasuna, batik bat Xinjiang probintzia turkiera-hiztunean. Bigarrena, auzoko bizilagunekiko elkarlana, beste inork hartu ez dezan indar handiegia. Azkenik, energia eskuratzea.

Ororen buru, Erdialdeko Asiako errepubliketako agintariek badakite AEB-Europa, Errusia eta Txina etengabe dauzkatela ate joka, eta posizio hori baliatzen dute bai beren produktuen prezioak garestitzeko eta bai beren boterea sendotzeko. Aliantzen aldaketa edo horretara iristeko mehatxua ez dira batere tresna txarrak. Ordainetan, giza eskubideen esanahia potentzia handientzako chewing-guma bezain elastikoa da errepublikotara iritsitakoan. Hemengo lurpean datzan gasa bezain iheskorra.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude