Afrikaren arazo larrienak Europa du izena

  • Dena ez da Bushen eta Estatu Batuen errua. Europako herritar askok ahaztu dute Afrika luzaz bere kolonia izan dela, baina afrikarrak egunero ohartzen dira beren bizi ezina, hein handi batean, europarron jarduerari dagoela loturik. Menpekotasun harremanok eztabaidatu nahi dituzte.
Kamerungo Duala hiriko azoka
130
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Dot Keet erretretan dago irakasle lanetik, eta mugimendu altermundialista gazteari buru urdinduekin irudi ohoragarriagoa ematen dioten militante zaharretakoa da. Zuria da, holandar kutsuko abizenaren jabe, eta honela mintzatu zaio Pueblos aldizkariari: “Afrikan arrisku ikaragarria edukiko dute europarrekiko merkataritza librea onartzen badugu”.

Pueblos hiruhilabetekaria Madrilen argitaratzen da eta bere kontseilu editorialean, beste batzuen artean, Euskal Herritik Mugarik Gabe eta Nafarroako IPESek hartzen dute parte. Aldizkariaren 28. zenbakian, uda honetakoan, agertu dute Aloia Alvarez Feans-ek Dot Keeti egindako elkarrizketa.

Dot Keet Zimbawen sortu zen duela hirurogei urtez goiti. Politika ekonomikoan irakasle, Angola eta Mozambikeko gobernuentzako aholkulari lana egin zuen, independentzia lortu berria zutenean. Gerra zibilaren ondorioz, Europara egin behar izan zuen ihes 1980ko hamarkadan. Afrikara itzulitakoan, Hegoafrikako unibertsitate batean aritu da irakasle lanean, jubilatu arte.

Orain Keet irakaslea nagusiki bi erakundetan ari da lanean, egoitza Amsterdamen duen Transnational Institute-n (TNI) eta Hegoafrikatik ari den Information and Development Center-en. Udan Pueblosek Madrilen elkarrizketatu zuen. Keet Europan ibilia da irailaren 27an ospatzen den nazioarteko egun baten kariaz; izan ere, egun horretan –Euskal Herrian Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kideren afusilaketaren oroitzapenezko egun berean– mundu osoan deituta zegoen “EPAs global day of action”, EPA direlakoen kontrako ekintza eguna zen.

EPA hizkiek ingelesez Economic Partnership Agreements esan nahi dute: Ekonomi Elkartzezko Hitzarmenak. Hilabete luzeak daramatza Europar Batasunak EPA horiek prestatzen Afrika, Karibe eta Itsas Bareko 79 herrialde txikirekin, datorren abenduan sinatzeko asmoz. “Hau da aurrean daukagun desafio nagusia –erantzun dio Dot Keetek Pueblosi– zeren eta EB Afrikako gobernu asko eta Europako herritarrak engainatzen ari da, sinetsaraziz orain Europak munduarentzako plan positiboa daukala”.

EPA horien bidez Europak herrialde txiroei eskaintzen die haren merkatuan sartzeko baimena, trukean eskatuz Europa beren ekonomietan sartu ahal izatea. Horren kontra buru-belarri ari dira Afrikako militante asko, berri itxurako eskaintzaren ondorioak lehendik ere oso ezagunak zaizkielakoan.

Afrikan beldur dira itun berriak nekazari txikiak eta lekuko industriak gehiago hondoratuko ote dituen. Gainera, Europa eskatzen ari da inbertsioen eta zerbitzu guztien liberalizazioa, mugarik gabe. “Europak nahi du gu bere enpresen mende geratzea, hango ekonomiaren %70 zerbitzuek osatzen baitute. EPA hauek ondasunen esportazioari baino kapitalaren esportazioari eta Europako zerbitzu enpresen operazioei daude lotuta”.

Keet bezala pentsatzen dutenak seguru daude azken 30 urteotan Europako ateak zabalik egon direla herriontzako, eta hala ere ez dute lehengaiak esportatzea baizik lortu, bertako ekonomiak sendotu gabe. “Afrikan azken 20-30 urteotan jendea esaten ari da Europagandiko menpekotasun gutxiago behar dugula, gure artean komertziatu behar dugula gehiago, gure ekonomiak dibertsifikatu, kanpoko kreditu, inbertsio eta laguntzekiko menpekotasuna gutxitu”.

Udazken honetan negoziaketak

Europarekiko salerosketetan defizita dauka Afrikak. Galera hori diru-laguntzen, kredituen eta afrikar europaratuek bidalitako diruekin berdintzen du. Afrikaren kanpo zorra berriz 1980etan ziren 60.000 milioi dolarretatik gaur zor dituen 250.000 milioietaraino igo da.

Europar Batasunetik afrikarrei esaten zaie EPA berriekin egoera orekatuko dutela, baina Dot Keetek uste du, aditu kritiko askok bezala, europarrek liberalizazioaren fardelean beste pribatizazio multzo handia dakarkietela, zerbitzu publikoena batez ere. Afrikak botika hori lehendik ere hartu du. 1980ko hamarkadan, adibidez, afrikar askok ikusi zuten nola hasi behar izan zuten pagatzen ordura arte doakoak ziren zerbitzu asko, eta aldi berean beren etxalde eta industria txikiak batere babesik gabe geratu eta hondoratu ziren.

Gaur Afrikan kopuru handitan sartzen dira Asiako arroza, Amerikako artoa, Europako garia, eta abar. “Aziendak, txerriak edo oilaskoak hazten dituzten baserritarrak –dio Dot Keetek– ikusten dute Europatik merkeago iristen direla arrautzak, esnea eta haragia, paketean oso ondo bilduta, eta jendeak nahiago dituela. Guk Hegoafrikan gazta, esnea, gurina eta jogurta ekoitzi ditzakegu, baina jogur eta gazta frantsesek, nata italiarrak eta abar gure produkzioa suntsitzen dituzte. (...) Europak esaten digu lore exotikoak esportatu behar ditugula. (...) Lore, diamante eta urre gehiago ari gara ekoizten... janaria inportatzeko. Hau al da kontinente nekazaria?”.

Txinaz galdetu dio kazetariak irakasle zaharrari, eta irakurlea ohartzen da Afrikako militanteek sentimendu berezia daukatela txinatarrekiko. Txina gogor sartu da Afrikan, berekin eramanez azpiegiturak, garraioak, elektrizitatea. Oso konpetitiboak dira eta beren teknologia daramate. Baina merkataritzako itun handietan Txinarekin negoziatu eta aurrez aurre lan egiteko modua ikusten dute afrikarrek.

Beste aldetik, ordea, Txinan gizarte zibila oso ahula da, bertan dauzkate sekulako arazo sozial, ingurumenezko, giza eskubidezko, eta abar... eta txinatarrak ez dira aski organizatu horiei aurre egiteko. Alde horretatik, Afrikako militanteek lotura handiagoak dauzkate Europakoekin.

Europarekiko ere sentimendu bikoitza daukate militanteok. Europa ikusten dute arazo nagusi bezala: “Estatu Batuak mundu guztiarentzako dira arazo, baina zehazki Afrikarentzat arazo nagusia Europa da”. Sentitzen dute Europak lehertu dituela gizarte eta ekonomia afrikarrak, hasi esklabuen salerosketatik eta ehunka urtez luzatu den sakeoraino. Alde horretatik, Afrikak ez dio zorrik Europari, zorretan dagoena Europa da.

Baina itxaropen handia daukate era berean Europako jende aurrerazalearekiko. “Guk derrigor behar dugu Europako iritzi publikoak presio egitea beren gobernuei eta EBri. Europako gizarte zibilak baditu baliabideak eta informazioa eta zerbait egin dezake Afrikan europarrak egiten ari direnaren kontra”.

Aipatu EPA horiek abenduan dira sinatzekoak. Gure artean harrabots handiegirik entzun ez den arren, hitzarmen horien kontrako kanpainak berotzen ari dira azken hilabeteotan. Portugalena denez hilabeteotan EBaren lehendakaritza, agintariek negoziaketak Lisboan, Benineko Cotounoun eta Bruselan burutuko dituzte. Iritsiko zaizkie Afrikako eta Europako altermundialisten garrasiak.

http://www.argia.eus/nethurbil.php helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude